Image
Image

ASTEROKO ARGAZKIAK: EMAKUMEAK

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Gaur martxoak 8,  Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen da eguna. Gaur gure txokoan hainbat argazki: emakume dantzariak, emakume mendizaleak, emakume langileak (Cartonajes Nadal, Bilore), emakume saltzaileak azokan, emakumeen taldeak…. Beste argazkiak ikusteko sakatu IRAKURRI GEHIAGO laukitxoan.

IPUINAK ETA ZIRKOA PROTAGONISTAK LARUNBATA HONETAN AHOZ AHO JAIALDIAN.

Amaia Puin (Euskal Herria) eta  Benita Prieto (Brasil) larunbata honetan Barrena Kultur Etxean (17:00 h.). Eta jarraian Plaza Nagusian eta Garagartza Plazan “Argikale” ikuskizuna Zirkoloretsuarekin.

Larunbata honetan, hilaren 10ean, arratsaldeko 5etan, Barrena Kultur Etxean jaialdiaren ekitaldi nagusienetariko bat ikusteko aukera izango da: AMAIA PUIN (EUSKAL HERRIA) eta  BENITA PRIETO (BRASIL) protagonistak. Beraiekin batera Jakintza Ikastolako ikasleak ere arituko dira eskenatoki gainean; ikasle hauek  egun hauetan Maider Galarzak emandako ahozkotasunaren tailerrean parte hartu dute.  Ahoz-Aho jaialdiaren edizio berriak, ahozko tradizioko kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz-jokoak eta beste ikuskizun mordo bat ekarriko dizkigu Ordiziara, denak ere ipuinetan oinarritutakoak.

ASTEROKO ARGAZKIAK: ORDIZIA-IKUSPEGI OROKORRAK

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Oraingo honetan Ordiziako bi panoramika ekartzen ditugu txokora. Lehena 1908. urtean argitaratutako monografiatik aterata, eta bigarrena 1920. urteko jai nagusien programaren aterata. Bigarren argazkia ikusteko sakatu IRAKURRI GEHIAGO laukitxoan.

LARUNBATEAN, IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA D'ELIKATUZ GUNEAN

Ahoz-aho 2018  programazioaren barruan, larunbatean, 19:00etan

Urtero garai honetan gertatu ohi den moduan, Ordiziako airean istorioak zizelkatuko ditugu. Burbuilak kontatuko ditugu, kondairen artean flotatuz. Narrazioz zipriztinduko gara, istorioez elkar lurrinduz.: Ahoz Aho jaialdia badator. Ahozkotasunaren Unibertsotik datozen Izar horiek martxoaren 3tik 16ra bitartean bisitatuko gaituzte.Eta Jaialdia hasteko“KONTATU GUREKIN!” VI. IPUINEN AHOZKO NARRAZIO lehiaketarekin zabalduko da. Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa zabaldu da eta Amaia Pagola (Tolosa), Joxe Aldasoro (Etxarri-Aranatz), Vanessa González (Arrasate), Sebas Gutterdege (Zumarraga), Amaia Ruiz de Galarreta (Tolosa) eta Román Marzana (Elorrio) izango dira lehian arituko direnak. Lehiaketa, datorren larunbatean,  izango da, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako D’Elikatuz gunean eta Iñaki Carreterok izango da emanaldiaren gidari.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image