Image
Image

RICARDO GOMEZ-en (“Ritxar”) “El fin justifica los miedos” liburuaren aurkezpena

Aurkezpena ostiralean, maiatzak 25a, 18:15ean D’Elikatuz gunean

Datorren ostiralean D’Elikatuz gunean, Ritxar Gomezen(Vigo-Ordizia) “El fin justifica los miedos” nobelaren aurkezpena izango da. Aurkezpena egile berak egingo du. Herritar guztiei gonbidapena luzatzen diegu aipatutako ekitaldian parte hartzera animatu daitezen.

HERRIKO KUADRILLEI BILERA DEIALDIA, SANTA ANA JAIEI BEGIRA

Datorren astelehenean, maiatzak 7a, izango da bilera, 19:00etan, Udaletxean

Ordiziako Udaleko Jai batzordeak bilera baterako deia egin die herriko kuadrillei Santa Ana jaiei begirako hainbat gaiei buruz hitz egiteko. Bilera datorren astelehenean izango da, 19:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan. Honako gaiak tratatuko dira: iazko jaien balorazioa, 25eko gaupasa eta goizaldeko danborrada (matutina), Kuadrillen eguna eta festetako programa. Bileran hartuko diren erabakien garrantzia ikusita, dei berezia egiten zaie kuadrillen ordezkariei bileran parte hartzeko.

LAZKAO TXIKI XXVII. BERTSOPAPER LEHIAKETA ABIAN

Uztailaren 1ean bukatzen da lanak aurkezteko epea

Ordiziako Argi Berri elkarteak Ordiziako Udalaren laguntzarekin antolatutako Lazkao Txiki XXVI. Bertsopaper lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu dute dagoeneko. Hiru mailatan banatzen da lehiaketa: gaztetxoena (13 urte arte), gazteena (14-18 urte) eta helduena (18tik gora). Lanak uztailaren 1aren aurretik aurkeztu behar dira, eta sari banaketa ekitaldia Euskal Jaietan izango da, irailaren 10ean.

Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Hiru mailetan bertso idatzien neurria eta doinua librea da, baina gaietan dago aldea. Gaztetxoek "ASKO MAITE  ZAITUT" 'gaiari buruzko bertsoak jarri beharko dituzte (gutxienez 2 bertso eta gehienez 4), eta beste bi mailetakoentzat gaia librea izango da (gutxienez 8 bertso eta gehienez 12). Maila bakoitzeko lehen hiru sailkatuek jasoko dituzte sariak.

HURRENGO APARTEKO FERIA, GARAGARDO ARTISAUENA IZANGO DA, MAIATZEAN

Erdi Arokoa irailera atzeratu da aurten

Artzain Egunarekin hasi zen apirilean Ordiziako azoka berezien egutegia finkatu da. Udalak eta herriko nahiz kanpoko talde desberdinek antolatutakoak iragartzen dira. Maiatzean izango du segida hilaren 5ean Emanuerre taldearen garagardo artisauen azokarekin. Ordizia Rugby elkartearen garagardo festaren txanda, betiko moduan, ekainaren amaieran izango da, 28an hasi eta uztailaren 1era.

Irailean Euskal Jaiak 3tik 8ra ospatuko dira eta aparteko feria 5ean da. Eta maiatzean izaten den Napar Bideak elkartearen Erdi Arokoa aurten irailaren 22an eta 23an egingo da.

Amaitzeko, besterik ez bada sortzen, Eguberrietako feriarekin itxiko da urtea, abenduaren 26an.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image