Image
Image

OSTEGUNEAN HASTEN DA BARROKO AIRE ZIKLOAREN XXXIII. EDIZIOA

Ostegun honetan hasiko da Ordizian BARROKO AIRE, Musika Barrokoaren egunak jaialdiaren XXXIII.ekitaldia. Eta jaialdi horrek segituko du hilabete honetako igandeetan, herriko Parrokian beste lau kontzertuekin, Ordiziako udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta.

 

Zikloari hasiera emateko ostegunean, Ordiziako Eliz Parrokian, arratsaldeko 6:30ean, Plektrum Ensemble taldeak kontzertu interesgarria eskainiko du.

 

Aurten Barroko Aire jaialdiak kontzertu bat gehiago eskaintzen du eta gainera oso kontzertu berezia, zeren eta ezagutzera emango da Valvanera-ko Monasterioko Abadian, Anguiano (Errioxa), aurkitutako gitarra barrokoko errepertorio argitaratugabea, 1730ean datatuta, José Ochoa de Arin ordiziarrak eta parrokiako bikarioak sinatuta.

BARROKO AIRE XXXIII EDIZIOA AURKEZTU DA DONOSTIAN

Gaur goizean aurkeztu da Koldo Mitxelena Kulturunean Ordizian ospatuko den BARROKO AIRE, Musika Barrokoaren egunak jaialdiaren XXXIII.ekitaldia. Eta jaialdi horrek Ordiziako Parrokian bost kontzertu eskainiko ditu, Ordiziako udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta.

Udazkena sartuta Ordizia-ra iristen dira barrokoko aireak, Barroko Aire jaialdia, musika barrokoaren egunak, duela hogeita hamahiru urte hauetan presenteak izan direnak ez bakarrik Ordiziako programazio kulturalean, baita Goierri, Gipuzkoa eta Euskadiko programazio kulturalean ere.

Eta aurten Barroko Aire Jaialdiak bat egiten du Ordizia hiri gutuna jaso zuenetik 750 urteurreneko ospakizunekin eta testuinguru horretan edizio berezia proposatu da, kontzertu bat gehiagorekin opari gisa, zeren eta azaroko igandeetan ezezik azaroaren 1ean ere kontzertu berezia izango dugu, non eta  Ordiziako Parrokia musika-lehen emanaldi interesgarriko agertokia izango da.

ABESBATZEN ZIKLOAREN TXANDA HIRU KONTZERTUEKIN

Parrokia / Urriak 27a, 28a eta 29a  20:00 h. Japonia,Ukraina eta Alemaniako abesbatzak

Datorren asteburuan (larunbata eta igandea) eta astelehenean, arratsaldeko 8etan, Ordiziako Eliz Parrokian eta Ordiziako Kultura sailak antolatuta, hiru kontzertu izango dira entzungai. Aurten Tolosako Abesbatzen Lehiaketak 50. urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, urte hauetan guztietan zehar  memorian aztarna utzi duten pertsona eta abesbatza batzuk bildu eta ezohiko lehiaketa bat antolatu dute.Hori aprobetzatuz Ordizian segidako programazioa izango da:

 

Larunbatean, hilaren 27an,  Japoniako Kinokai KANAMIgazte-abesbatzak zabalduko du zikloa. Kinokai Kanami 2009an sortutako koru misto bat da, eta sormenari dagokionez Hiroki Fujii maisuaren gainbegiradapean dihardu. Fujii zuzendaria eta zuzendari artistikoa da. KANAMI Tokio eta Yamanashi inguruko 60 bat kidek osatzen dute; unibertsitatetako ikasleak eta 30 urte arteko abeslari gazteak dira, eta grina handiz aztertzen dute musika korala ohiz kanpoko errepertorio baten bila. Abesbatzak kontzertu nabarmenak eman ditu, adibidez, 2010ean, 2012an eta 2015ean Japonian eta 2014an Hungarian. Horrez gain, askotan nabarmendu da beste topaketa batzuetan ere: esate baterako, Kinokai Concert, Tokyo Cantat, CoroFesta, Tokyo Choral Festival eta zenbait abesbatza-lehiaketatan.

 

Abesbatzak eskuratutako sarien artean, lehenengo izan ziren 2015eko Yamanashi Vocal Ensemble lehiaketan eta bigarren, aldiz, 2015eko Tokyo Spring Chorus Contest txapelketaren kategoria klasiko eta garaikidean; 2016an lehenengo izan ziren Yamanashi Vocal Ensemble lehiaketan halaber, eta lehenengo ere Tokyo Spring Chorus Contest txapelketaren kategoria klasiko eta garaikidean.

 

Hiroki Fujii zuzendari eta sortzailea bere belaunaldiko japoniar zuzendari bikainenetakoa da: 12 aldiz lortu du sari nagusia Japoniako Abesbatza Lehiaketa Nazionalean eta hala Tolosako nola Arezzoko (Italia) nazioarteko abesbatza-lehiaketetan irabazi ditu lehenengo sariak. Gaur egun, Kinokai koru-elkartea zuzentzen du (12 abesbatzez osatua) eta proaktiboki dihardu musika koralaren ikuspegi berriak lantzen. JCDA elkartearen kide eta Ongaku-ju (Music Tree*) erakundearen presidente da.

 

Igandean, hilaren 28an, Ukrainako Oreyataldearen txanda izango da.Oreya abesbatza Alexander Vatsek-ek sortu zuen 1986an, udal-abesbatza gisa, eta lau urtetan, Zhytomyr eskualdea ez ezik, Ukraina osoa ere ordezkatzen hasi ziren kantu koralaren nazioarteko lehiaketetan.  1993-2014 bitarte, abesbatzak 9 sari nagusi eta 31 lehen sari irabazi zituen nazioarteko abesbatza-lehiaketetan, Espainia, Eslovenia, Alemania, Frantzia, Suitza eta Italian. Gaur egun, munduko abesbatza talde orijinalenetakoa da Oreya eta azken 25 urteetan eutsi dio nazioartean kalifikazio altu horri.

1997an, Frantziako abesbatza-elkartearen presidente Marcel Courneloup-ek zera adierazi zuen Frantziako irratian egindako elkarrizketa batean:  «Inoiz entzun ditudan lau koru onenetako bat da Oreya. Eta Ukrainari inoiz ezagutu diodan enbaxadorerik onena… »

2006. urtean, Polyachenko George Musika Ortodoxoaren Nazioarteko Jaialdiaren presidentearen gutuna jaso zuen Zhytomyr hiriko gobernuak: «zinez, Ukrainako arte koralaren mezulari onena da talde hau! Mosku liluratuta dago! Ukrainar kulturaren arrakasta izan da benetan!».

2010eko maiatzean, mundu osoko koru, talde eta bakarlari onenak bildu ziren Marktoberdorf-eko eliz musikaren jaialdi prestigiotsuan, euren herrialde eta erlijioen kultur-ordezkari –Judaismoa, Islama, Budismoa, Kristautasuna (Katolizismoa, Protestantismoa eta Ortodoxia)–.  Oreya abesbatzak Munich inguruan dagoen Freising Katedralean (Benedikto XVI. aita santuak zerbitzu emandako azken lekuan) aritzeko ohorea izan zuen.

 

Eta zikloari amaiera emateko, astelehenean, hilaren 29an, Alemaniako Daarler Vocal Consorttaldea. 2009 hasieran, nazioartean ezaguna den Saarbrücken Ganbera Abesbatzako 8 partaideek sortu zuten, bakarlari errepertorioan aritzeko osagarri bezala. 2008an, Sardiniako “Concordia Vocis”-eko Lehenengo Jaialdian parte hartu zuten eta 2009 eta 2011ean Berlineko “Nacht der Kirchen”-en. 2010ean beraien lehenengo diskoa editatu zuten, “Zeru eta Lurraren artean” izenekoa eta berehala “Pizzicato Excellentia” saria jaso zuen.

2011tik Alemania, Holanda eta Frantzian abestu izan dute eta maiz entzun ahal izaten dira Saarland-eko “Tagen Alter Musik im Saarland” (Aintzinako Musika egunak Saarlanden). Polifonia klasikoko errepertorioa abesteaz gain, batez ere ahots musika garaikidea abesten dute.   

 

Ezbairik gabe, aurtengo edizioak musikazale askok erakarriko ditu Ordiziako Parrokira.

Ahots-musikarekin hitzordua egun hauetan, Ordiziako Eliz Parrokian, arratsaldeko 8etan.

 

 

 

 

ATE IREKIAK ORDIZIAKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALA EZAGUTZEKO

Asteazkenean eta ostegunean irekiko da goiz eta arratsaldez

Ordiziako Hizkuntza Eskola Ofizialak ate irekiak antolatu ditu asteazken eta ostegun honetarako, zentroa oraindik ezagutzen ez duten pertsonentzat. Eskola 2009/2010 ikasturtean zabaldu zen, ingelera eta frantses eskolak ematen ditu eta oso harrera ona izan du hasieratik.

Lehenengo ikasturtean 308 pertsona matrikulatu ziren eta gora egin zuen ondorengo urteetan. 2014/15 ikasturtean 613 ikasle matrikulatu  ziren. Azkeneko ikasturte hauetan matrikula pixka jaitsi egin da Hizkuntza Eskola Ofizial guztietan, baina dena dela aurten is 500 ikasle ofizial dituzte. Gainera, oraindik matrikula zabalik egongo da urtarrilaren 31 arte. Klaustroa hamar  irakaslek osatzen dute, zazpi ingelesekoak eta hiru frantsesekoak. Hortaz aparte elkarrizketarako laguntzaile natiboak dituzte bi hizkuntzetarako, 12 ordu betetzen dituztela astean gure maila guztietako ikasleekin.

Honako mailak eskaintzen dira: Oinarrizkoa(A1 eta A2), ertaina (B11, B12 eta B2) eta maila aurreratua (C1, ingelesa bakarrik).

Bi motako matrikula:

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image