Image
Image

LIBURU BABY KLUBA EKIMENAK URRIAN ETA AZAROAN JARRAIPENA IZANGO DU UDAL LIBURUTEGIAN

Saioak Udal Liburutegian egingo dira , urriaren 16an (10:30 h) eta azaroaren 6an. (17:00 h.)

Liburu Baby Kluba ekimenak,  “Ordizia Hiri Hezitzailea” programaren barruan garatzen dena jarraituko du Udal Liburutegian urrian eta azaroan;  Udal Liburutegiak sustatzen du eta urtean zehar Liburutegi berak bultzatzen duen ipuinkontaketen saioei gehitzen zaio.

Liburu Baby Kluba 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeak heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Jarduaren ardatza eta abiapuntua liburua da. Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Hiri hezitzailaren helburu etengabea ikasi, trukatu eta partekatzea da. Hortaz, bertako biztanleen bizitza aberastea ere bai eta nagusiki, haur eta gazteak heziko ditu, baina borondate irmoa agertu behar du adin guztietako pertsonak bizitzan zeharreko prestakuntzan sartzeko. Eta zentzu horretan Liburu Baby kluba ekimena Hiri hezitzailearen printzipioen barruan kokatzen da, hala nola Hiriak aniztasunean oinarritutako hezkuntza sustatuko duela esaten denean, betiere ulergarritasuna, nazioarteko  lankidetza  solidarioa;  edota Hiria  familiei  behar  bezalako  prestakuntza  ematen  ahaleginduko  duela esaten denean,  haien  seme-alabei hazten laguntzeko, haien seme-alabei hiriaren funtsa barneratzen laguntzeko, elkarrekiko begirunearekin bat. Alde horretatik, oro har, hezitzaileentzako prestakuntza-proposamenak garatuko  ditu,  bai  eta  hirian,  nahiz  eta  maiz  ohartu  gabe,  hezkuntza-eginkizunak  betetzen  dituzten pertsonentzat ere.

Eta marko horretan garatu nahi da Liburu Baby Kluba ekimena.Parte hartzaileen kopurua mugatua izanik, komeni da izena ematea Liburutegia bertan edo  943805633 telefonoan  edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoan

GIZA ESKUBIDEAK ALDARRIKATUZ EKINTZA GEHIAGO EGINGO DIRA AURTEN

Datorren astean izango da hurrengoa eta abenduaren 18an azkena

Ordizia Hiri Hezitzailea ekimenaren baitan, Giza Eskubideak Herrira programak urte bukaera bitarte gogora ekarriko dituen egunak ezagutzera eman dituzte Zinkunegi anaiak (Dar Dar Produkzioak ), Joseba Aranburu zinegotziak eta OHHko Eritz Perlines teknikoak.  “Giza Eskubideak Herrira” proiektuak bi atal nagusi ditu: ‘Giza Eskubideak Lantzen Antzerkiaren eta Zinemaren Laguntzaz’ eta ‘Elkarrekin’.

Proiektuaren bi atalak Giza Eskubideen inguruko sentsibilizazio orokor batetik abiatzen dira. Egunerokotasunean jende artean gertatzen diren Giza Eskubideen urraketak aztertuz, Giza Eskubideen aldarrikapena errealitate konkretura hurbiltzen saiatzen dira. Ondoren, urraketa horien aurrean herritarren inplikazioa bilatzen da, guztion artean errealitateari aurre egin eta hau aldatzen saiatzeko.

Udalarekin eta hainbat eragilerekin honakoak antolatuko dira:

Urriak 16- Elikaduraren Mundu Eguna + Urriak 17- Pobrezia Erauzteko Nazioarteko Eguna

ASTELEHENEAN HASIKO DEN OPERA ETA BALLET ZIKLO OSOA EMANGO DA

Ordiziako Herri Antzokiak opera eta ballet denboraldi berriari hasiera emango dio urriaren 15ean, astelehenean. Emanaldiak Londoneko Opera Royal House aretotik zuzenean eskainiko dira, kalitate hoberenean. Guztira hamaika saio izango dira, 2019ko ekainaren 11a bitarte. ‘Mayerling’ ballet obrarekin hasiko da. Lehenengo saioa 20:15ean hasiko da eta hiru ordu eta laurden iraungo du. Bigarren saioa izango da luzeena, 18:00etan hasita. Sarrerak aurten ere 13 eurokoa da.

Proiektu hau 2014.urtean jarri zen martxan eta aurten lehenengoz denboraldi osoa emango da, izan ere geroz eta publiko gehiago gerturatzen da aretora. Hurrengoak hauek izango dira: Ricchar Wagnerren ‘Las Valquirias’ opera (urriak 28, igandea, 18:00etan), ‘La Bayadère’ (azaroak 13, 20:15ean), ‘El Cascanueces’ (abenduak 3, 20:15ean), ‘La dama de Picas’, (urtarrilak 22,  19:45ean), ‘La Traviata’ (urtarrilak 30, 19:45ean), ‘Don Quijote’ (otsailak 19, 20:15ean), ‘La forza del destino’ (apirilak 2, 19:15ean), ‘Fausto’ (apirilak 30, 19:45ean), ‘Mix Ballet’ (maiatzak 16, 20:15ean) eta ‘Romeo y Julieta’ (ekainak 11, 20:15ean).

KULTURLAB, KULTURAREN KUDEAKETARAKO ETA EKIPAMENDUEN ERABILERARAKO PLANA

Proiektua egiteko proposamenak jasotzea epea zabalik dago

Ordiziako Udalak udalkultur ekipamenduen (Herri Antzokia eta Barrena Kultur Etxea)  erabilera plana eta kulturaren kudeaketarako marko estrategikoaren lanketa kontratatu behar du: KULTURLAB. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 19ra arte dago zabalik. Plana burutzeko aurrekontua 40.000 eurokoa da eta zortzi hilabeteren bueltan egina egon behar du. Kotrataziorako pleguak udaleko web gunean daude (kontratatzailearen profila: lizitazioak).

Ordizia 750 urtemugako ekintza plana martxan jarri zenean helburu batzuk zehaztu ziren eta hauetako bati erantzuten dio, etorkizuna planifikatzearena hain zuzen ere. Proiektu bezala 750.urteurreneko ekintza planean txertatu eta aurkeztu zen.

Proiektu honek hau identifikatuko duen plan bat diseinatu eta egin nahi du: alde batetik, beharrak, erronkak, arazoak eta aukerak; eta bestetik, interesak, nahiak, ideiak eta aurreikusitako proiektuak. Hori guztia, Ordiziako herritarrak ez ezik, alderdi politikoak, kultura-, jendarte- eta ekonomia-eragileak kontuan hartuz.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image