ORDIZIAKO ONDARE ESKULTORIKOA HIZPIDE OSTIRALEAN BARRENAN
Juanjo Usabiaga Urkola ordiziarrak emango du hitzaldia, arratsaldeko 19:00etan.
Ostiral honetan, irailaren 14an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Juanjo Usabiaga Urkola ordiziako historialariak “Ordiziako ondare eskultorikoa historian zehar” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.
Herri baten ondare eskultorikoa mendez mende garatzen eta zabaltzen da. Ordiziako kasuan, garai historiko bakoitzeko mugarriak diren adibide eskultorikoak ditugu. Azken finean, adierazpen eskultorikoak gizarte zehatz edo jakin baten taupaden ondorioak dira. Hori dela eta, herrian ditugun zenbait adibide esanguratsuren azterketa proposatzen da. Gure begien aurrean, askotan oharkabean, esparru ezberdinetan, eraikin baten barruan edo espazio publiko irekian, begizta ditzazkegu garai bateko eta gaur egungo zenbait proposamen plastikoak. Beraz, herriko artelan eskultorikoak bihurtuko dira bilakaera horren protagonista eta ardatz, ikuspuntu ezberdinetatik beren ezaugarriak azpimarratuz, nabarmenduz beraien gailentasun historiko eta artistikoa Ordiziako herrian ikusgai dagoen ondare gisa. Hitzaldian zehar, herriko txoko edo kaleetan zehar topa daitezkeen eskultura oroigarri eta zedarri garaikideen ibilbidea egingo da.