Image
Image

ASTEROKO ARGAZKIAK: BUSTUNTZA

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Oraingo honetan Bustuntza auzoko bi argazki ekartzen ditugu txokora: Bustuntza etxaldea eraikitzen 1956. urte aldera. Bigarren argazkia ikusteko sakatu IRAKURRI GEHIAGO laukitxoan.

EUSKAL AKUARELARIEN ELKARTEKO ERAKUSKETA ORDIZIAKO BARRENA KULTUR ETXEAN

Apirilaren 9tik 27ra

Apirilaren 14an, larunbatean, goizez Euskal Akuarelariaren Elkarteko kideak izango dira Ordizian akuarelak egiten; arratsaldean Barrenan 17:30etan: Elkarteko kide batek akuarela sortzeko prozesua erakutsiko du zuzenean eta segidan erakusketa inauguratuko da artistekin.

Datorren astelehenean, apiirlaren 9an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Euskal Akuarelarien Elkarteko erakusketa zabalduko da. Bertan 28 artisten lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren apirilaren 27ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita).

ASTEROKO ARGAZKIAK: IBILALDI HERRIKOIAK

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Parrokiako Katekesiaren artxibotik atera ditugu  argazki txoko honetara ekartzen ditugun argazkiak. 1947. urtean Amasara egindak txango batena; garai hartan txangoak jendetsuak izaten ziren. Ezagunik bai? Bai, seguru. Lagundu iezaguzu argazkia dokumentatzen. Beste argazkiak ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan. Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

ASTEROKO ARGAZKIA: ASTE SANTUA

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Aste honetan kristau komunitateak Aste Santua ospatzen du. Garai bateko ohiturak eta sentimendu erlijiosoak erabat aldatu dira. Gaur gure txokora pare bat argazki ekartzen dizkizuegu garai bateko prozesioarenak. Lehena “Andre Maria doloretakoa” pasoa kale nagusian ( irudi hau parrokiako Zabala kaperan gordetzen da) eta bigarrena erromatarren konpainiarena.Bigarrena ikusteko sakatu IRAKURRI GEHIAGO laukitxoan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image