Image
Image

SARA COZARREK ETA JOSEBA APAOLAZAK EUSKARAZKO ERGELA ANTZEZLANA TAULARATUKO DUTE HERRI ANTZOKIAN

Herri Antzokia- martxoak 23, ostirala, gaueko 10:15ean.

Ostirala honetan, hilaren 23an, Ordiziako Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren seigarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan Txalo Produkzioak aurkeztuko duen "Ergela” lanarekin eta Sara Cozar aktoresa ordiziarrarekin. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

Sara Cozar eta Joseba Apaolaza dira “Ergela” lanaren protagonistak, taula gainean eskarmentu handia duten aktoreezagunek Eder Trauss eta Karlos Varelari ematen die bizia oholtza gainean. Komediari leial eutsiz, egungo gizarteari kritika bortitza egiten dio “Ergela” obrak.. Emanaldia 22:15ean hasiko da, eta sarrerak Barrena Kultur Etxean daude salgai.

AHOZ AHO 2018 ORDIZIAKO GALA NAGUSIA

Amaia Ruiz de Galarreta irabazle VI. Ahozko narrazio lehiaketan.

Ordiziako Barrena jauregiko aretoa izan zen AHOZ- AHO jaialdiko gala nagusiaren eta VI Ahozko Narrazioaren Lehiaketaren gune. Bertara jende ugari gerturatu zen eta bertan sortu zen giro onaren konplize izan ziren. 

Martxoaren 3an hasi zen lehiaketa Ordiziako D´elikatuz gunean Iñaki Carretero izanik bertako aurkezle eta oraingoan ere Iñakik gidatu zuen jaialdiko gala nagusia. Lehiaketan izen eman zuten 6 partaideetatik 3 pasatu ziren finalera, Amaia Pagola, Vanessa Gonzalez eta Amaia Ruiz de Galarreta. Jaialdiari lehiaketak eman zion hasiera, beraien kontaketak bertaratu zien entzuleekin konpartituz.

AHOZ AHO JAIALDIAREN SAIOAK OSTEGUNEAN ETA OSTIRALEAN BARRENAN

Ostegunean, 18:00etan eta ostiralean, gaueko 10:00etan gala nagusia.

Ostegunean arratsaldean Barrenan, 18:00etan,  izango dugu beste aukera bat Jaialdiaren izarrak ezagutzeko: oraingo honetan Zoa Tamara Cuellar (Nikaragua) eta Maider Alzelai (Euskal Herria). Beraiekin batera URDANETA IKASTETXEKO ikasle batzuk eskainiko dute baita, beraiek sortutako ipuin eta istorio harrigarriak. Eta Jaialdiari amaiera emateko, ostiralean hitzaren Akelarrea antolatuko da, hau da, Ahozkotasunaren Jaialdi Nagusia. Ordiziako Barrena Jauregia izango da gure akelarrearen kobazuloa eta hitzordua esan dugun bezala ostiralean, gaueko 10:00etan.

ALBERTO LETAMENDI ARTISTAREN ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN

Ordiziako artistaren pinturak eta eskulturak ikusgai Barrenan.

 Martxoaren 12tik 28ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan,  “LOTURAL VS. LOKARRIAK” ,  Alberto Letamendi (Ordizia) artistaren pinturak eta eskulturak  izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa gaur ostirala, hilaren 9an izango da arratsaldeko 7etan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image