Image
Image

LUIS MARI DE JUAN-en “OSIRIS, VIAJE A LA ETERNIDAD” liburuaren aurkezpena

Aurkezpena datorren ostegunean izango da Barrenan, 18:00etan.

 

Datorren ostegunean Barrena Kultur Etxeko Batzar Aretoan, Luis Mari de Juanen (Ordizia) “Osiris, viaje a la eternidad” nobelaren aurkezpena izango da.Aurkezpena egile berak egingo du.

ASTEROKO ARGAZKIAK: LA MILAGROSAKO IKASLE TALDEA

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Lehendik ere ekarri dugu gure txokora La Milagrosa Ikastetxeko ikasleen taldeak.Oraingo honetan Redondo ahizpak utzitako argazkia dugu. La Milagrosa Ikastetxean Karitateko mojak edo ahizpak ematen zuten eskola. Gaurko argazkia 1972-73 kurtsokoa omen da, garai hartan La Milagrosak Santa Ana eraikuntza erabiltzen zuen ere. Argazkia dokumentatuta dago izenekin eta horiek ikusteko  sakatu beheko GEHIAGO IRAKURRI laukitxoan.

IMANOL MENDIZABALAREN ARGAZKI ERAKUSKETA BARRENAN

Irekiera ekitaldia ospatuko da otsailaren 5ean 19:00etan Barrenako atarian.

 “Valkyrja” Imanol Mendizabal ordiziarraren lehen argazki erakusketa da. 2017an zehar Islandian eginiko 25 argazkiz osatzen da. Lan honetan egileak Europa iparraldeko mitologia ildo nagusitzat hartuz eta Islandiako egunerokotasuna eta bertako biztanleek inguruarekin duten hartu-emana uztartuz ikuspuntu alternatibo bat eskeintzen du. Hau da, Islandiaren interpretazio neo-mitologiko garaikide bat.Egileak azken hiru urteak eman ditu Islandian lanean. Orokorrean arlo turistikoan aritu den arren, lehen sektorean ere lan egin du eta islandiar familia bat barrutik ikusi eta haiekin bizitzeko aukera ere izan du. Horrela, herriladearen eta bere kultura eta bizimoduaren ikuspuntu alternatibo eta natiboago bat barneratuz.

ASTEROKO ARGAZKIAK: Kaldereroen konpartsa eta karnabalak

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Gutxi falta da aurtengo karnabaletarako, eta festa giroa nabaritzen da herriko kaleetan,  kaldereroen eta zozomikote jaia gainean baitugu. Karnabalak ez du izan indarrik gure herrian, baina kaldereroen ospakizunak badu bere tradizioa. Hori baieztatzeko hemen dituzue 1920-30 hamarkadetako hiru argazki. Beste argazkiak ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image