Image
Image

BARRENA KULTUR ETXEKO ERAKUSKETA ARETOAN ORTZADAR ELKARTEAREN ARGAZKI ERAKUSKETA.

Inaugurazioa: abenduak 15, ostirala, arratsaldeko 19:00etan

Abenduaren 18tik urtarrilaren 4ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan “Ortzadar Ordizia VIII. Argazki erakusketa” izango da ikusgai. Erakusketako ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da.

Ortzadar Argazki Elkartekohainbat partaideren lanak daude ikusgai: Amaia Oar-Arteta, Angel Fernandez “Sakatxa”, Carlos Iraeta, Francisco Albarran, Iñaki Hidalgo, Jose Ignacio Rodriguez, Joxemi Romero,  Miguel Cavero eta Fran Pedrouso.

'IRAGANA LAHAR ETA LARROSA' HERRI ANTZERKI LANA OSTIRALEAN HERRI ANTZOKIAN

Emanaldia arratsaldeko 19:30etan izango da. Sarrerak salgai Barrena Kultur Etxean

Segurako antzerki taldearen azken lana,'Iragana lahar eta larrosa' herri antzerkia ikusteko aukera izango da datorren ostiralean Ordiziako Herri Antzokian, arratsaldeko 7:30etan.Antzerki honek Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibillaren hasierara eramaten gaitu (1923-1937). Gipuzkoako Goierriko herri batean dago kokatuta eta orduko bi familien bizimodua azaltzen da. Garai haietan Goierri inguruan nekazaritzatik bizi ziren persona gehienak, nahiz eta industria ere sortzen eta garatzen hasita zegoen. Horregatik bi familia horiek bizi zuten giroa islatzen da gehien bat antzerkian (zein zen beraien ogibidea, belaunaldi desberdinetako pertsonek osatzen zituzten familien bizimodua, bizirauteko zituzten arazoak, ohiturak, auzolanaren indarra, elizak eta apaizek beraien bizitzan zuten eragina eta abar).

ASTEROKO ARGAZKIAK: Bustuntza baserrian ezkontza

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Aste honetan, Mertxe Kortak bidalitako eta dokumentatutako argazkia ekartzen dugu gure txokora. Bustuntza baserriaren aurrean,  Mª Luisa Korta eta Segundo Kerejetaren ezkontzaren ospakizuna, 1948ko abuztuaren 14an.Izenak eta ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan.

"16 SEMANAS" LABURMETRAIAK IRABAZI DU "GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA" KORTO LEHIAKETA

Larunbatean Giza Eskubideak Herria II. Nazioarteko Korto Lehiaketaren irabazleak ezagutu genuen Herri Antzokian izanadako emanaldian. Emaitzak hauexek dira:

Nazioarteko Lehiaketan Kortorik onena 1.000€ko saria: “16 SEMANAS” Espainiako ekoizpena, zuzendaria Carlota Coronado.

Publikoaren saria 300€:“RETOUCH” Taiwaneko ekoizpena, zuzendaria: Yi-Shan Wang.

Goierriko egilea duen kortorik onenaren saria 300€:“Jakintza Ikastolako ikasleentzat”.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image