Image
Image

LARUNBATA GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA II. NAZIOARTEKO KORTO LEHIAKETAKO AZKEN GALA.

Herri Antzokian Arratsaldeko 19:00tan. sarrera dohan.

Aurten 22 herrialde desberdinetako 170 korto jaso dira.Hauen artean, Thailandia, Taiwan, Frantzia, Belgica, Canada, EEUU, Mexico, Venezuela, Angola, Senegal, Australia…Parte hartze prozesu baten ondoren finalistak aukeratu dira, eta launbatean Herri antzokian finalistak proiektatu eta sari banaketa ospatuko da. Bertan II. edizio honetako kortorik onenaren saria, publikoaren saria eta goierriko korto onenaren saria banatuko dira .Jakintza ikastolan eginiko hiru korto ere proiektatuko dira, eta musika zuzenean izango da. Ekintza hau 13 urtetik gorakoentzat izango da.

 

SASKI SOLIDARIOAREN EKIMENA MARTXAN

Elikagaiak ikastetxeetan, Zuhaiti zentroan, eta Garagunean bilduko dira abenduan zehar.


Seigarren urtez 'Saski solidarioa' izeneko ekimena jarriko da martxan egun hauetan. Caritasek, Herriko ikastetxek, Garagune zentroak, Zuhaizti gizarte zentroak eta Ordiziako Udalak elkarlanean garatzen dute ekimena 'Ordizia Hiri Hezitzailea' proiektuaren barruan.Kanpaina honen helburua behar gehien duten pertsonei laguntzeko elikagaiak biltzea da. Bildutako elikagai guztiak Caritasi emango dizkiote ekimena bukatzen dutenean.

ASTEROKO ARGAZKIAK: Emakumeen taldeak

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Aste honetan, Aurori Perezek bidalitako bi argazki ekartzen dugu gure txokora, Aurreneko 1950. urtekoa, Parrokiako Katekesiak antolatutako txango baten irterakoa eta bigarrena Etxaniz (Zubizarreta) jatetxean ateratakoa, Nadal enpresako langileen ohien bazkaria. Bigarren argazkia ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI beheko laukitxoan.

OSTEGUNEAN HIRI HEZITZAILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DA PLAZA NAGUSIAN

Ekitaldian Ordiziarrock-OTA taldeari aitortu egingo zaio bere lan inklusiboa. Osteguna, azaroak 30, 18:30 h.

Hiri Hezitzaileen Karta betetzeko konpromisoa hartu duten tokiko gobernuak biltzen dituen irabazi asmorik gabeko erakundea da Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea. Hiri Hezitzaileen Karta horixe da, hain zuzen, mundu-mailako mugimendu horren ibilbideorria, 1990ean egin zen Hiri Hezitzaileen Nazioarteko I. Biltzarrean abian jarri eta 1994an elkarte gisa eraiki zen mugimenduarena, alegia.Hiri hezitzailea gizartea eraldatzeko tresna gisa hezkuntzaren (hezkuntza formala, ez-formala eta informala) aldeko apustua egiten duen hiria da, lurraldean eragina duten ahalik eta heziketa-eragile gehien mobilizatuz eta antolatuz. Bizitza osora zabaltzen den eta hiriko bizitzako hainbat eta hainbat arlotan eragina duen hezkuntzaz ari gara.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image