Image
Image

THE FUNAMVIOLISTAS ANTZERKI LANA DATORREN OSTIRALEAN HERRI ANTZOKIAN

Martxoak 2, ostirala, gaueko 10:15ean. Errebelazio Ikuskizun Onenaren Max Saria.

Datorren ostiralea, martxoaren 2an, Ordiziako Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren laugarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan The Funamviolistas konpainiak izen bereko lana aurkeztuko du.. "Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin. Ana Hernández, Mayte Olmedilla eta Lila Horowitzek The Funamviolistas-ena egiten dute, hiru hari-instrumenturen jole izanik, abestu, dantzatu eta batez ere emozionatu egingo gaituzten hiru artista dira. Artista osoak erabat, edertasunez eta originaltasunez konbinatzen dituzte arte-disziplina hainbat, bat-egite ia magikoa sortuz.

KIMETZ XXIV. KONTAKETA LEHIAKETA

Ireki da kontaketa lehiaketan parte hartzeko epea

Kimetz elkarteak, urtero egiten duen moduan, kontaketa lehiaketa antolatu du eta lanen aurkezpen epea zabaldu du dagoeneko. 18 urte baino gehiago dituen eta parte hartu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago lehiaketa. Idazten diren istorioen gaia erabat librea da eta  5-10 orri bitarteko luzapena izatea beharrezkoa. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz zein gazteleraz aurkeztu daitezke lanak.

AHOZ AHO 2018KO PROGRAMAREN AURKEZPENA

Martxoaren 3tik 16ra ospatuko da aurten Jaialdia.

Pasa den ostiralean Koldo Mitxelena Kulturgunean Tolosan eta Ordizian egiten den AHOZ AHO Nazioarteko Ahozkotasunaren Jaialdia aurkeztu zen. Jaialdiaren berri emanez egon ziren May Gorostiaga, Intujai Teatro talde antolatzailearen izenean, Maria Jose Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendari nagusia, Patxi Amantegi, Tolosako Udaleko zinegotzia, Joseba Aranburu, Ordiziako Udaleko Kultur zinegotzia eta Joxemari Carrere kontalaria. Instituzioen ordezkarien aldetik aipatu zen jaialdiaren garrantzia, alde batetik ahozkotasunaren alde artistikoak ezagutarazteko eta bestetik antolatzen diren herrietan zein Gipuzkoan kultur eskaintza aberasten laguntzen duelako. Carrere kontalariak gogora ekarri zuen aurreko hamar edizioetan izan diren artisten eta ikuskarien kalitatea Euskal Herrikoez gain, beste hamaika herrialdetatik etorritakoak jaialdiaren garrantzia goraipatuz;

“KONTATU GUREKIN!” VI IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETARAKO IZEN EMATEA ZABALIK DAGO

Lehiaketa martxoaren 3an, larunbata, izango da, 19:00etan, D´ELIKATUZ GUNEAN.

AHOZ-AHOAHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA iritsi da beste behin. Eta, berriro ere, zeuk ere parte hartu dezakezu...Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa. Zeu bezalako pertsonei.Ahozkotasunaren Unibertsoa zeurea ere badelako. Lehiaketa martxoaren 3an, larunbata, izango da, 19:00etan, D´ELIKATUZ GUNEAN.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image