Image
Image

IGANDEAN "ZAMBRA BARROCA" KONTZERTUA ANDREAS PRITTWITZ + LOOKING BACK TALDEAREKIN

Aurrera jarraitzen du Ordizian musika barrokoari eskainitako zikloak. Igande honetan izango da Barroko Aire egitarauaren hirugarren kontzertua, herriko parrokia elizan, arratsaldeko 6:30etatik aurrera. Bertan, proposamen interesgarria, Andreas Prittwittz musikariak eta Looking Back taldeak “Zambra barroca” kontzertua proposatzen dute.“Zambra barroka” programak barrokoa eta flamenkoa nahasten duen proposamena da, bertan Bach, Vivaldi edo Purcellen lanak flamenkoko palo desberdinekin uztartzen dira, hala nola txakonekin, buleriekin, tangiloekin… eta jazz ikutuak ere badaude. Bi mundu desberdinak, garai desberdinak, sustrai desberdinak, timbre eta instrumentu desberdinak, baina kontzertu honetan elkartuko direnak.

LARUNBATEAN, PLAZA NAGUSIAN "TXIRINBOLO" IKUSKIZUNA GARI, MONTXO ETA JOXELONTXO PAILAZOEKIN

Larunbata honetan, Plaza Nagusian, arratsaldeko 18:30etan Gari, Montxo eta Joxelontxo pailazo taldeak bere azkeneko lana  “Txirinbolo”  eskainiko du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako «Kale antzerkia bultzatuz» programaren barruan.  Barre egin dezagun denok! Ongi pasa dezagun! Ikuskizuna hastera doa! Pailazoak iritsi dira! Gari, Montxo eta Joselontxo!!! Ilusioz eta alaitasunez beteriko kutxa eta maletaz beterik datoz eta abentura berriez gozatzeko aukera emango diguten tresna eta asmakizun bitxiez. Ikuskizunetan denok parte hartu dezakegu pailazo hauen ateraldi eta gertakariekin, magia eta musikarekin, nahiz eta instrumentu bitxiekin egina izan.

OSTIRALEAN HERRI ANTZOKIRA BISITA ETA HITZALDIA BERE 90. URTEURRENEAN

(Oharra: ostiral honetako “Ordizia 750” hitzaldien zikloan iragarrita zegoen Patxi Garmendia “Mendigar” historialariaren solasaldia astebete atzeratu da.)

Datorren azaroaren 10ean 90 urte beteko dira Herri Antzokia, garai hartan Etxezarreta Zine-Antzokia deitutakoa,  ireki zenetik. Aitzaki horrekin ostirala honetan, hilaren 9an, arratsaldeko 19:00etan hitzaldi-bisita antolatuta da Herri Antzokira, Adur Ezenarro Agirre ordiziar arkitektoa gidatua. Ezenarrok Mendizabal II. Bekaren irabazlea suertatu zen “Domingo Unanue, Ordizia modernoaren arkitektoa” lanarekin.

Adur Ezenarro Agirre egindako ikerketaren helburu nagusia eta proposatzen zuen ikerketa gaia Domingo Unanue Saez de Asteasu (1901-1985) arkitekto ordiziarra eta bere lana zen. Ikerketa proiektuaren helburua aipatu arkitektoaren lana katalogatzea izen zen lehendabizi, eta  behin bere lana kokatuta, bigarren pausoa obra horren aztertzea izan zen, azterketa horretatik eratorriko baita arkitektura modernoaren bilakaeran Domingo Unanuek izan duen benetako garrantzia.

IGANDEAN SPANISH BRASS eta ALBERTO URRETXOren KONTZERTUA

Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, igandean, hilak 4, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, Spanish Brass taldea eta Alberto Urretxoren  eskutikoa, alegia.Aurkeztuko duten programan,   Bach, Corelli, Haendel, Teleman eta Cabanilles musikarien lanak entzungo dira, eta Bachen lan baten moldaketa estreinaldi absolutoa izango da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image