Image
Image

BERRIKUNTZAK EGUBERRIETAKO PROGRAMAN URTEA AMAITZEKO

Argiterian berriak daude, izotz pista jarriko da, Ordiziako historia laburtu duen liburua aurkeztuko da eta Aspanogiren aldeko jaialdia egingo da

Eguberrietako jaiak ostiral honetan hasi dira egun hauetako argiteria berezia piztuta. Herriko merkatarien eta azokako baserritarren ordezkariek klikatu dute urtarrilaren 6ra arte kaleak eta udal eraikinak argiztatzeko botoia. Arratsaldeak ekintza gehiagorekin egin du aurrera. Egun hauetan Ordizia 750 urteurreneko batzuk ere ospatuko dira. Programa osatzeko Ordiziako elkarte ugarik egiten du lan Udalarekin batera.

Lehenengo eguna osatzeko azoka liburua ireki da (Filipinak,2an) haur parkea jarri da, txu-txu trena ibili da, artearekin birziklatzeko tailerra egin da, San Bartolomeko ermitaren inguruan egindako indusketaren emaitzen berri eman da eta Iragana Orainean euskal jantzien pasarela egin da. Larunbatean txu-txu trena ibiliko da, egun osoan, liburu azoka zabalduko da berriz (9:00etatik 14:00etara) eta Aspanogi elkartearen aldeko dantza, bertsolaritza eta boxeo jaialdia egingo da 19:00etan pilotalekuan. Igandean liburu azokaren azken egun eta 20:15ean Urdanetako Ahotsak eta Emotio abesbatzek kontzertua eskainiko dute.

Gabon aurrekoak

ASTEAZKENEAN HERRI ANTZOKIAN GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA III. NAZIOARTEKO KORTO LEHIAKETAKO AZKEN GALA.

Asteazkena  abenduak 5  Giza Eskubideak Herrira III. Nazioarteko Korto Lehiaketako  azken gala. / Herri Antzokian Arratsaldeko 19:00tan

Aurten 23 herrialde desberdinetako 166 korto jaso ditugu. Hauen artean, Peru, Iran, Taiwan, Indonesia, Colombia, Brasil, Corea, Frantzia, Argentina, Alemania, Erresuma Batua, etab...Horietatik Euskal Herritik 5 korto jaso dira eta Goierritik korto bat. Parte hartze prozesu baten ondoren finalistak aukeratu dira, eta asteazkenean Herri antzokian finalistak proiektatu eta sari banaketa ospatuko da. Bertan III. edizio honetako kortorik onenaren saria, publikoaren saria eta goierriko korto onenaren saria banatuko dira .

OSTIRALEAN HIRI HEZITZAILEAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN, NAGUSILAN ELKARTEARI AITORTZA PLAZA NAGUSIAN

"Ordizia Hiri hezitzailea" egitasmoaren eragileek manifestua irakurtzen 2017. urteko ekitaldianHIRI HEZITZAILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA / NAGUSILAN ELKARTEARI  AITORTZA EKITALDIA / PLAZA NAGUSIA  Ostirala, azaroak 30, 18:30 h.

Aitortza ostiral honetan egingo da, Hiri hezitzaileen nazioarteko egunarekin bat eginez, arratsaldeko 18:30etan Plaza Nagusian, ekitaldi xumea, non eta bertan nazioarteko egunaren manifestoa irakurriko da, aitortza egingo zaio Nagusilan elkarteari eta Belaño taldeak musika jarriko dio ekitaldiari. . Hiritar orok gonbidatuta daude ekitaldira.

Hiri Hezitzaileen Karta betetzeko konpromisoa hartu duten tokiko gobernuak biltzen dituen irabazi asmorik gabeko erakundea da Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartea. Hiri Hezitzaileen Karta horixe da, hain zuzen, mundu-mailako mugimendu horren ibilbideorria, 1990ean egin zen Hiri Hezitzaileen Nazioarteko I. Biltzarrean abian jarri eta 1994an elkarte gisa eraiki zen mugimenduarena, alegia. Ordizia, 2014.urtetik darama elkarte honen barruan.

ASTEAZKENEAN TXOTXONGILO JAIALDIA HERRI ANTZOKIAN

Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatuta, Tolosako Turismo Ekinbide Etxea eta Gipuzkoa Foru Aldundiaren laguntzaz, hogeitahamar urtez segidan, eta Tolosan egiten den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aprobetxatuz, Ordizian egunotan kalitate handiko bi talde izango dira Herri Antzokian. Astearte honetan, eta goizeko saioan, Ordiziako ikastetxeei eskainitako saioan Italiako "Di Filippo Marionette" konpainiak “Colgando de un hilo” izeneko lana eskainiko du.Soiltasunez eta poesiaz beteriko txotxongiloekin egindako ikuskizun bat da. Txotxongiloak bizirik daudela dirudi, emozioak transmititzeko gai baitira. Eta asteazkenan 17:00etatik aurrera, eta jende guztiarentzat, Greziako Hop Signor taldeak, nazioarteko sari askok jaso dituen  “Giraffe”” izeneko ikuskizuna eskainiko du.“Giraffe” mahai baten gainean gauzatzen den hitzik gabeko obra bat da. Haur batek jostailuzko hegazkin bat erosi nahi du eta zerua maite duen agure batek berriz, hegan egin nahi du. Horretaz gain itsulapiko forma duen Jirafa batek, dirua gordetzeko baina zerbait gehiagorako balio duen zerbait izan nahiko luke.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image