Image
Image

HERRIKO KUADRILLEI BILERA DEIALDIA, SANTA ANA JAIEI BEGIRA

Datorren ostegunean, maiatzak 16a, izango da bilera, 19:00etan, Udaletxean /  Ordiziako Udaleko Jai batzordeak bilera baterako deia egin die herriko kuadrillei Santa Ana jaiei begirako hainbat gaiei buruz hitz egiteko. Bilera datorren ostegunean izango da, 19:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan. Honako gaiak tratatuko dira: iazko jaien balorazioa, 25eko gaupasa eta goizaldeko danborrada (matutina), Kuadrillen eguna eta festetako programa. Bileran hartuko diren erabakien garrantzia ikusita, dei berezia egiten zaie kuadrillen ordezkariei bileran parte hartzeko.

 

 

“AFRIKAKO BEGIRADAK” NURIA FAIG-EN ARGAZKI ERAKUSKETA BARRENAN , ETIOPIA UTOPIA FUNDAZIOAREN ESKUTIK

Maiatzaren 6tik 24ra. (09:00-13:00 / 16:30-20:00 h)  'Afrikako Begiradak: Afrikaren bihotzera bidaia magikoa' izeneko argazki erakusketa jarri du Etiopia Utopia Fundazioak Tolosako Aranburu Jauregian. Etiopiako errealitatea eta bertako zenbait paisaia ezagun ezagutzeko aukera emango du erakusketak. Nuria Faig argazkilariarenak dira irudiak, herrialdera egindako bidaia ezberdinetan hartutakoak. Etiopia askotariko aurpegi eta errealitate dituen herrialdea da, eta argazkiek aniztasun horiek bistaratzen dituzte, bide batez, hausnarketarako bide emanez.

“AKUARELA ANDALUZIARRA” ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN

Maiatzaren 6tik 24ra. Inaugurazioa: maiatzak 3a, ostirala,  19:00etan /  Ostirala honetan, maiatzak 3an, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan “Akuarela Andaluziarra” izeneko erakusketa zabalduko da. Bertan 12 andaluziar artisten 36 lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita). Inaugurazioa ostirala honetan izango da, arratsaldeko 7etan.

Enrique Ochotorena, erakusketaren koordinatzailea  zera dio erakusketaren inguruan: Duela urte batzuetatik hona ohikoa den moduan eta bi urtetik behin, margolari handien akuarela erakusketa bat eskaintzeko aukera izaten dut, beraien obra eta pintzeletan islatua, eta oraingoan Andaluziako Erkidegokoak ditut, beste erkidegoetako margoak jendeari erakusteko nire ahaleginean.

ADOS TEATROAK JAMES JOYCEREN “DUBLINDARRAK” ANTZERKI LANA AURKEZTUKO DU OSTIRALA HONETAN HERRI ANTZOKIAN

dublindarrakAPIRILAREN 5a -OSTIRALA – 22:15 H. /   Ostiral honetan, hilaren 5ean, amaiera emango zaio Ordizian, Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako “Antzerki Garaia” egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki  Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.  Eta Ordiziako programazioari amaiera emateko Ados Teatroak James Jpyceren ”Dublindarrak” antzerki lana aurkeztuko du.

Dublindarrak da, James Joyceren Dubliners lan klasikoan oinarrituta dagoen lana. Literatura unibertsaleko kontakizun hoberenetakoa izan arren, antzerkirako oso moldaketa gutxi jaso ditu liburu horrek. Gogoan dugu John Hustonek zinerako egin zuen bertsioa, adibidez, baina ez dago antzerki erreferentzia askorik. Orain, Garbi Losadaren zuzendaritzapean, Ados Teatroak erronka hartu du bere gain, agertokietan ibilbide garrantzitsua duten zortzi euskal antzezlerekin: Asier Hormaza, Iñake Irastorza, Klara Mendizabal, Asier Sota, Naiara Arnedo, Aitor Beltrán, Isidoro Fernandez eta Lierni Fresnedo.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image