BIZI EUSKAL JAIAK
Aurtengo Euskal Jaietarako egitarau zabala prestatu dugu eragileen laguntzarekin. Irailaren 7tik 15era bitarte, kontzertuak, erakusketak, lehiaketak, dastaketak, dantzak, herri kirolak…
Eta asteazkenean, Irailaren 11n, egun handia Azoka Bereziarekin. Zein izango da aurtengo ardi latxa gaztarik onena? Zenbatean salduko da bere erdia?
Aurten gainera festa gauera arte luzatzeko aukera izango dugu arratsaldeko 20:00etan Plaza Nagusian egongo den erromeriarekin.
Ongi pasa eta bizi Euskal Jaiak Ordizian!!!
Laguntzaileak: Argi Berri Elkartea, Larrun Arri Elkartea, Jai Alai Elkartea, Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradia, Goierriko Bertso Eskola, D’Elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroa, Emaneurre, Ordiziako Txistulariak, Amets Bide Kultura Elkartea, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra, Osbele (Asociación de Amigos de la Ermita de San Bartolomé de Ordizia), Urdaneta Dantza Taldea, Ordiziako Trobadore Alaiak.