Image
Image

Gazta dokumentala eskainiko da bihar, doan

Gazta dokumentalaOstiral honetan 20:30ean eskainiko da Herri Antzokian Gazta dokumentala. Mikel Urretabizkaia da zuzendaria eta bera ere bertan izango da estreinaldian. Sarrera doakoa izango da eta irekia, hau da, aulkiak bete arte egongo da dokumentala ikusteko aukera; beraz, ezingo dira eserlekuak erreserbatu. Herri antzokiko bi solairuak zabalduko dira, eta 350 eserleku inguru egongo dira eskuragai.

Hemen ikusi dezakezue trailerra: Gazta dokumentala

Gazta dokumentala

 

Patxi Zubizarreta, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria

Patxi Zubizarreta ordiziarrak laugarren aldiz irabazi du Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria. Kasu honetan, iazko urtean argitaratutako Korri, Kuru, korri! (Ibaizabal) liburuarengatik jaso du saria.

Aurrez ere saritua izan da modalitate berdinean: Gizon izandako mutila (1998), Pantaleon badoa (2006) eta Xia Tenzinen bidaia miresgarria (2010).

Goierriko Irakurle taldeek omenaldia egin zioten joan den maiatzean: Patxi Zubizarretari omenaldiaPatxi Zubizarreta

 

 

Ostiralean ospatuko da Gaztaren IV. batzarra

Ordizia. Gaztaren IV. bilkura

Ostiral honetan, urriak 4, Ordizian ospatuko da Gaztaren IV. biltzarra, Idiazabal Gaztaren Ordiziako Kofradiak antolatuta. Mendiko gaztak, transhumantzia, turismoa...

Gaztaren alderdi anitz landuko dira bertan. Gainera, Mikel Urretabizkaia ordiziarraren Gazta filma ere eskainiko da.
Goizeko 9:00etan hasiko da biltzarra, Udaletxeko batzar aretoan, eta hemen egitaraua:

09:15-10:15 Mendiko Gaztak / Transhumantzia
10:15-11:00 Norberak lekarkeena eta kafea
11:00-12:00 Jesus Garzonen hitzaldia
12:00-12:15 Norberak lekarkeena
12:15-13:15 Turismoa eta gastronomia Idiazabalaren inguruan. Gazta-turismoa "Gaztaturismoa", Alejandro Peñafielen hitzaldia
13:15-13:30 Norberak lekarkeena
13:30-15:00 Bazkaria Tximista sagardotegian
15:00-16:00 Artzain-Gazta, Peio Etchelekuren hitzaldia
16:00-16:15 Norberak lekarkeena 
16:15-17:15 Ines Garate eta Aitor Mantxolaren hitzaldia 
17:15-18:00 Norberak lekarkeena eta kafea 
18:00-20:00 Mahai inguru orokorra, eta biltzarraren amaiera 
20:30 Gazta filmaren aurkezpena Herri antzokian Mikel Urretabizkaia zuzendariarekin 

Ordizia. Gaztaren IV. bilkura aurkezpena  Ordizia. Gazta dokumentala

Lan eskaintza: hiru peoi, administraria eta hezitzailea

Ordizia. Hiri hezitzailea

Tokiko ekintzetarako Lanbidek ematen dituen diru laguntzak baliatuz hurrengo postuak eskaintzen ditu Ordiziako Udalak:

  • 6 hilabeterako hiru peoi postu, %100eko lan jardunaldian.
  • 6 hilabeterako administraría, Berdintasun Sailerako, %80ko lan jardunaldian.
  • 6 hilabeterako hiri hezitzailea, %60ko lan jardunaldian.

Izena emateko epea irailaren 16tik 30 egongo da zabalik eta Lanbideko bulegoan eman beharko da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image