Image
Image

ORDIZIentziA 2019 ZIKLOAREN AMAIERA OSTIRALEAN BARRENAN, JOSE IGNACIO GARCIA PLAZAOLAREKIN

ANTARTIDA gARCIA PLAZOLAOstiralean, hilaren 18an,  Barrenan  Jose Ignacio Garcia Plazaolaren hitzaldia izango da  Ordizientzia zikloaren barruan. Izenburua: " "Estudiando la vida al límite en el Ártico y en la Antártida".  Zikloa Lemniskata Goierriko Zientzia Sareak Ordiziako udalarekin batera antolatzen du.  Jose Ignacio Garcia Plazaola Biologian doktorea da eta UPV/EHUko irakasle titularra. Bere ikerketa erdian landareek baldintza zailetara egokitzeko erabiltzen duten mekanismoetan ipini du, bereziki argi gehiegi eta muturreko tenperaturarekin zerikusia dutenak.

ZERAMIKA IKASTAROA BARRENA KULTUR ETXEAN

kartela copiaIzen emateko epea zabalik / Helduentzat zuzendutako 2019/2020 Zeramika ikastaroak zabaldu du matrikula epea Barrena Kultur Etxean. Ikastaroa asteartero eta asteazkenero 19:00etatik 20:30etara izango da Barrena Kultur Etxeko zeramika tailerrean.Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko: Barrena Kultur Etxeko bulegoan edo 943 80 56 30 telefonora deitu.

Herri antzokira bisita gidatua

Bihar, urriak 11, 18:00etan Ordiziako Herri Antzokira bisita gidatua antolatu da Ondarearen Europar Jardunaldien baitan, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzak eta Ordiziako Udalak. Bisita Adur Ezenarro arkitektoaren eta Ordiziako alkatearen gidaritzapean egingo da. 1927. urtean Domingo Unanue arkitekto ordiziarrak eraiki zuen antzokia, eta Ezenarro Unanueren herri arkitekturari buruzko ikerketa lanaren egilea izanik, berak emango ditu Mugimendu Modernoaren estiloko eraikinaren inguruko xehetasunak. 

Bisita irekia eta doakoa izango da baina www.coavnss.org webgunean izena ematea gomendatzen da.

herri antzokia 2019

Iruña-Veleiako aurkikuntzen hitzaldia bihar

Iruña Veleia hitzaldia

Bihar, osteguna, Iruña-Veleiako aztarnategian 2005/2006ean izandako aurkikuntzen harira sortutako polemikari buruzko hitzaldia egingo da Ordizian, Barrena Kultur Etxean, 19:00etan. Bertan, Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea egongo da. 

Antolatzaileek hala azaldu dute: 

Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile.

Behean sinatzen dugun pertsonok pentsatzen dugu ez dagoela behar bezala frogatuta grafitoen faltsutasuna, eta benetakoak izatea ere litekeena dela iritzirik, ondorengoa eskatzen diegu auzian erabakimena dutenei:

1) piezek hasierako egoeran jarraitzen dutela konproba dezatela.
2) grafitoen analisi eta ikerketa zientifiko berriak egitea agin dezatela.
3) parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egin ditzatela aurrez seinalatutako lekuetan.

Era berean, Arabako Foru Aldundiari eskatzen diogu birpentsa ditzala hartutako erabaki txit larriak eta erretira dezala bere kereila, aurkikuntzen benetakotasuna edo faltsutasuna erabakiko duten frogak egin arte bederen.

Informazio gehiagorako: http://www.sos-irunaveleia.org/affaire

 

Iruña Veleia hitzaldia 2

 

 

 

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image