Image
Image

DANBORRADA UDALETXETIK IKUSTEKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA

Ayuntamiento 1

Uztailaren 19ra arte eman ahal izango da izena eta 22an egingo da zozketa.

Aurreko urteetan bezala, Ordiziako Udalak udaletxeko areto nagusiko balkoitik uztailaren 24ko danborrada ikusteko aukera emango die 10 ordiziarrei.  Balkoian egoteko interesa dutenek eskaera egin behar dute udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara) edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita, izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez. Ordizian erroldatua egotea derrigorrezkoa da. Lekua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da eta aukeratua izango duen pertsona bakoitzak balkoira lagun bat eraman ahalko du. Eskaera epea uztailaren 19an, ostirala (barne) amaituko da, eta uztailaren 22an, astelehena, egingo da zozketa.

JAI NAGUSIAK - KOADRILEN BILERA ASTEARTEAN

Datorren asteartean, uztailaren 9an, arratsaldeko 18:30ean Udaletxean herriko koadrilekin bilera egingo da honako gaiei buruz  hitz egiteko: 1.- Jai egitaraua + aurrekontua   2.- 25eko gaupasa

 Bestalde, Koadrila egunean parte hartzeko asmoa duten guztiei ondorengo agiriak aurkeztu behar dituztela jakinarazten zaie:

            -Koadrilako partaideen zerrenda (partaide bakoitzaren N.A.N jarrita)

HAUR DANBORRADA – ARROPA BANAKETA eta HAUR EGUNEKO BAZKARIA

Uztailaren 8an, ASTELEHENA , Geltokiaren ondoko Zatozte lokalean,  haur guztiei banatu beharreko uniformeen ordutegiak hauxek dira:

15:00etan  DBH1 , 6. E ta 5. Maila  / 15:30etan   4. Maila / 16:15etan   3. Maila / 17:00etan  2. Maila / 18:15etan   1go maila (kasu honetan gelditzen diren arropak dauden haurren artean zozketatuko dira).

BAZKARIA: Uztailak 20, larunbata, Kuadrila txiki egunean bazkaria egongo da Plaza Nagusian. Bazkariaren kostua 3 €koa izango da eta tiketak Uztailaren 8an Zatozten salgai egongo dira 15:00 etatik aurrera.

HERRIKO JAIETARAKO OHARRAK - HAUR DANBORRADA, SANTANAZALEAK...

DANBOR-JOLE ETA UPEL-JOLEEN ZERRENDAK.ENTSEGUAK.

 Nagusien danborradan parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute, bai barrileroak baita danborjoleak ere Larrun Arri Elkartean, ekainaren 25etik aurrera.Izena emateko orduak arratsaldeko 7:00etatik iluntzeko 8:30etara.

Hurrengo asteartean, uztailaren 2an, hasiko dira entseguak,(guztira 12 entsegu) Jakintza Ikastolan (Villa Eugenia) iluntzeko 9etan.

SANTANAZALEAK 2019

Santanazaleen ohiko Esku Dantzan parte hartu nahi duten ezkonduek (azken urtean ezkondutakoak), datorren ostegunean, ekainaren 27an, Barrena Kultur Etxean, arratsaldeko 7etan izango den bilerara etorri beharko dute.

 HAURREN DANBORRADA 2019

 Haurren danborradan parte hartzeko entseguak, datorren astelehenean, uztailaren 1ean, hasiko dira Jakintza ikastolako Villa Eugeniako patioan, iluntzeko 8etan. Entseguetara,  bigarren zikloko 5. mailatik gorako ikasleak joan ahal izango dira, eta lehentasuna izango dute aurreko urteetan danborradan aritu direnek; leku hutsak zozketa bidez beteko dira. Entseguak astelehenetik ostegunera egingo dira.

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image