Image
Image

AHOZ AHO JAIALDIA, OSTEGUNEAN ETA OSTIRALEAN SAIOAK BARRENAN

Nicolas BuenaventuraOstegunean 18:00etan, Nicolas Buenaventura (Kolonbia), Amaia Arriaran (Euskal Herria) eta Urdaneta ikastetxeko ikasleak. Ostiralean, gaueko 10:00etan, lehiaketako finala eta "Ahozkotasunaren gala"

Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Jaialdia azken txanpan sartzen da aste honetan.Pasa den larunbatean Marieta Sanchez kubatarra eta Lupe Lekuona euskalduna saio liluragarria eta ariña eskaini zuten Barrena Jauregian. Beraiekin Jakintza Ikastolako ikasle batzuk beraiek sortutako ipuinak eskaini zituzten. Urtero bezala ikastaro bat izan da Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan ahozkotasuna lantzeko haurrekin. Aurten ikastaroaren irakaslea  Maider Alzelai izan da.

Eta jaialdiak aurrera jarraituko du. Astelehenean jaialdiak Goiztiri  AEK euskaltegia bisitatu zuen eta asteartean eta asteazkenean umeentzako saioak Urdaneta Ikastetxean eta Jakintza Ikastolan izan dira. Oihana Ameskua eta Ines Bengoa Ordiziako ikastetxeetara gerturatu dira bere lana eskaintzera.

Ostegunean arratsaldean Barrenan, 18:00etan,  izango dugu beste aukera bat Jaialdiaren izarrak ezagutzeko: oraingo honetan Nicolas Buenaventura (Kolonbia) eta Amai Arriaran (Euskal Herria). Beraiekin batera URDANETA IKASTETXEKO ikasle batzuk eskainiko dute baita, beraiek sortutako ipuin eta istorio harrigarriak.

PEIO GOELLO ARTISTAREN ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN.

Martxoaren 25etik apirilaren 12ra / INAUGURAZIOA: Martxoak 22, ostirala, 19:00 h.

Martxoaren 25etik apirilaren 12ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan,  Peio Goello artistaren pinturak  izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa bihar ostirala, hilaren 22an izango da arratsaldeko 7etan.

IPUINAK ETA ZIRKOA PROTAGONISTAK LARUNBATA HONETAN AHOZ AHO JAIALDIAN.

LUPE LEKUONA (EUSKAL HERRIA) ETA  MARIETA SANCHEZ (KUBA) LARUNBATA HONETAN BARRENA KULTUR ETXEAN (17:00 H.). ETA JARRAIAN PLAZA NAGUSIAN ETA GARAGARTZA PLAZAN “NON DAGO KARPA?” ZIRKO KALEJIRA ORAIN-BI ZIRKO TALDEAREKIN.

Ahoz-Aho jaialdiaren edizio berriak, ahozko tradizioko kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz-jokoak eta beste ikuskizun mordo bat ekarriko dizkigu Ordiziara, denak ere ipuinetan oinarritutakoak. Ahoz Aho jaialdia pasa den martxoaren 9an hasi zen, VII Narrazio lehiaketarekin, eta larunbaterako programa bikoitza iragarri du.

Hainbat estilo eta hainbat forma, gure mundu anitz, mestizo eta kultura askotarikoaren erakusgarri. Kultura desberdinak, mundu ikuskera desberdinak, jarri nahi dira aurrez aurre, mendean hartu nahi gaituen kultur globalizazioari ihes eginez. Elkar ezagutzea da helburua, harremanak ezartzea eta areagotzen ari den mestizaje aberasgarria onartzea, bakoitzak bere izateari eutsiz.

OSTIRALEAN “EMAKUMEAK ETA LANA ORDIZIAN (1880-1980): GENERO-IKUSPEGI BAT” LIBURUAREN AURKEZPENA BARRENAN

Eguna: Ostirala, martxoak 22 / Ordua: 19:00etan / Tokia: Barrena Kultur Etxea  Datorren ostiralean, Barrena Kultur Etxeko Areto Nagusian,  Beatriz Gallego Muñoz ikerlariaren “Emakumeak eta lana Ordizian (1880-1980): genero-ikuspegi bat”   liburua aurkeztuko da. Lana IV. Victor Mendizabal bekaren emaitza da.Beatriz Gallego Historian lizenziatua da, baita Antropologia Sozialean eta Kulturalean ere.

Ikerketa honen helburua XIX. mendearen amaieratik hasita XX. mendearen amaierara arte Ordizian emakume langileek izan zuten funtzioa aldarrikatzea da -herriaren industrializazio prozesuan bereziki, baina partaidetza handiagoa izan zuten beste sektore batzuetan ere bai-, herriaren garapen ekonomiko eta sozialari egindako ekarpena ikusgai jartzeko xedez. Horretarako erabili den metodologiak bibliografia eta dokumentazioaren azterketa uztartzen ditu, baina gehien bat ahozko iturriak erabili dira.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image