Image
Image

Arimen gaua, gau beltza eta Halloween, ostegunean hizketagai

Itzalitako Kalabazen berpiztea

Aspaldikoak dira Euskal Herrian gau beltza, arimen gaua, Halloween eta beste hainbat ospakizun. Horien inguruko ikerketa egin du  ibarrako Josu Ozaita antropologoak, eta urriaren 24an, osteguna, iluntzeko 19:00ean, Itzalitako kalabazen berpiztea: Gau Beltzaren ospakizunak Euskal Herrian hitzaldia eskainiko du. Barrena kultur etxean egingo da eta sarrera irekia izango du. Hitzaro Euskara Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako hitzaldia da hau.

Rock doinuek hartuko dute Ordizia

Ordiziarock  

Gaur hasiko da Ordiziarrock jaialdiaren hamaseigarren edizioa. Larunbatera bitartean ia 100 musikarik parte hartuko dute, rock&roll munduko puntako taldeen parte hartzearekin. Kontzertu guztiak doakoak izango dira eta entzumen urritasuna dutenentzako egokitutako espazioak egongo dira.

Gaur arratsaldean kontzertu akustikoa emangodute Jon Gurrutxagak eta Urbil Artolak, 19:00etan, D’elikatuzen. Bihar, berriz, Beti Alai pilotalekuko Znort gunean Higa talde goierritarrak hasiko du egitaraua, eta 20:30etatik aurrera Nazareno Rock & Roll DJ, The Riff Trukers, Capsula eta Unidad Alavesa taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.

Larunbatarekin batera Plaza Nagusira mugituko da festa, eta 19:00etatik aurrera Orquesta Bisuteriak hasiko du saioa. Ondoren, Beti Alai pilotalekuan jarraituko du musikak eta bertan Adrenalized, Liher, Nuevo Catecismo Catolico eta Lehiotikan taldeek joko dute. Omenaldietarako tarte bat ere izango da eta azken urteetan joan diren lagunei omenaldia egingo diete Ordiziarrockeko antolakuntzakoek. Bertan izango dira Olariusen Brothersak: Jon Olarius bera, Imanol Aizpuru, Iñaki Iturrioz ‘Langus’, Aitor Roman eta Joxean Juanes Urola gogoan izango dituzte eta argazki proiekzioa egingo dute.

Gune morea

Bestalde, gune morea ere antolatu dute eta erasoren bat jasan edo ikusiz gero, 603 314 777 telefonoa egokitu dute erantzun bat emateko. Xehetasun gehiagorako jo Ordiziarrocken orrialdera: Ordiziarrock

Julen Arburuak lortu du 'Urrezko Gazta'

Julen Arburua. Kortaria. Lekaroz. Gazta

Gaur goizean ospatu da Ordiziako Udaletxe azpian XXXII. ‘Ordizia Txapeldun’ gazta lehiaketa, asteazkeneroko azokaren baitan. Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken hamar urteetako (2010tik 2019ra) irabazleak lehiatuko dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Aurtengo irabazlea Julen Arburua izan da, A izena duen gaztarekin, eta 8,86eko puntuazioa lortu du. Bigarren saria Ordizian gelditu da, Joseba Insaustirena izan da zilarrezko domina, 8,83 puntu eskuratu ostean, eta hirugarren saria ere Arburuarentzako izan da, 8,76eko balorazioa lortuz.

Honako gaztagileak izan dira parte hartu dutenak: 2010eko irabazlea izan zen J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura), 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri), 2016ko irabazlea izan zen Joseba Insausti (Ordizia), 2017ko irabazlea Jose Luis Odriozola (Aia) eta 2018 eta aurtengo irabazlea, Julen Arburua (S.C. Kortaria,Lekaroz).

Hiru gazta hoberenak diru-saria jaso dituzte: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditu dutenez, gainera, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu dituzte lehen hiruek. Lekaroztarrak, lehen sariarekin 8,5eko puntuazioa gainditu duenez, Urrezko Gazta ere eskuratu du.

Epaile lanak egiten aritu dira, Jose Juan Castillo lehendakari dutela, Xabier Zabaleta (Aratz jatetxea, Donostia) sukaldaria Jakitea elkartearen ordezkaritzan, Fede Pacha (Donostiako “Luis Irizar” sukaldaritza eskolako irakaslea), Marta Albisu eta Patxi Pérez Elortondo (Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikariak), Josema Azpeitia (kazetari Gastronomikoa) , eta Carlos Madrazo, Ordizia Saskibaloia Elkarteko ordezkaria bere 50. Urteurrenean.

 Ordizia. Ordizia txapeldun. Gazta. Lehiaketa

 

 

 

 

Badator 'Ordizia-Txapeldun' lehiaketa

Ordizia. Gazta

Bihar, asteazkena, 'Ordizia Txapeldun’ gazta lehiaketa ospatuko da asteazkeneroko azokaren altzoan, goizeko 11.00tan hasita Udaletxe azpiko arkupetan. Bertan, Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken hamar urteetako (2010tik 2019ra) irabazleak lehiatuko dira. Ekitaldia Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak eta Udalak antolatzen dute, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Honako gaztagileak arituko dira lehian asteazkenean: 2010eko irabazle J. Aranburu Elkartea (Idiazabal); 2011 eta 2013ko irabazle Ricardo Remiro Aguirre (Eulate), 2014ko irabazlea Ondarreko Karmele Murua (Segura), 2012 eta 2015ean irabazle izan den Jon Etxebarria (Zeanuri), 2016ko irabazlea izan zen Joseba Insausti (Ordizia), 2017ko irabazlea Jose Luis Odriozola (Aia) eta 2018 eta aurtengo irabazlea, Julen Arburua (S.C. kortaria, Lekaroz).

Hiru gazta hoberenak diru-saria jasoko dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditzen badute, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratzeko aukera izango dute. Lehenengoak, Urrezko Gazta irabaziko luke zortzi puntu eta erdi baino gehiago lortuz gero.

Epaimahaiari dagokionez, Jose Juan Castillo lehendakari dutela ondorengo lagunek osatuko dute: Xabier Zabaleta (Aratz jatetxea, Donostia) sukaldaria Jakitea elkartearen ordezkaritzan, Fede Pacha (Donostiako “Luis Irizar” sukaldaritza eskolako irakaslea), Marta Albisu eta Patxi Pérez Elortondo (Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikariak), Josema Azpeitia (kazetari Gastronomikoa) , eta Carlos Madrazo, Ordizia Saskibaloia Elkarteko ordezkaria, elkartearen 50. Uuteurrenean.

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image