Image
Image

ASTEROKO ARGAZKI ZAHARRAK: EUSKAL JAIAK

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Oporretatik bueltan berriro ekiten diogu argazkiak jartzeari. Kasu honetan eta Euskal Jaietan gaudenez feri bereziaren argazkiak dakarzkizuegu: ganadu lehiaketa, gazta lehiaketa, bertsolariak… behean sakatu GEHIAGO IRAKURRI laukitxoan eta ikusiko dituzu besteak

LARUNBATEAN HASIKO DIRA EUSKAL JAIAK

Azoka berezia hilaren 6an ospatuko da

Oporretatik itzuli eta Ordizia jaietan murgilduko da berriz ere. Asteburu honetan hasiko dira Euskal Jaiak Emaneurrek antolatutako ekintzekin. Hilaren 10ean amaituko dira Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako sari-banaketarekin. Tartean, hilaren 6an, asteazkena, azoka berezia ospatuko da.

PROGRAMA

Irailak 2, larunbata

“EMANEURRE EUSKARARI!” EGUNA.Antolatzailea: Emaneurre taldea.

11.00-13.30 Koadrilen arteko herri kirol txapelketa

14.30 Herri bazkaria (frontoi txikian) eta Elektrotxaranga

Gaueko 23:00etan: Plaza Nagusian dantzaldia GOZATEGI taldearekin.

 

Irailak 3, igandea

ASTEROKO ARGAZKI ZAHARRAK: HERRIKO JAIAK

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Herriko jaiak gainean ditugunez, aste honetan hainbat argazki jaso ditugu jaien inguruan: haur aurreskua, santanazaleak, Santa Ana prozesioa, karrozak, koadrillak… sakatu behean GEHIAGO IRAKURRI laukitxoan eta ikusiko dituzu besteak

URRUPEK BOTAKO DU SANTA ANA JAIETAKO 24KO TXUPINAZOA

Ekimen gehiago dakar sexu-erasoen prebentzioak

Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateak, Arantxa Fernandez jaietako zinegotziak, Jose Ignacio Iturrioz zinegotziak eta programan jasota dauden ekimenak antolatzen dituzten elkarteetako ordezkari batzuek  hilaren 22an hasiko den Santa Ana jaiak aurkeztu dituzte, larunbat honetatik aurrera ekintza batzuk gauzatuko badira ere.  Betiko edo ohiko ekimenez gain berrikuntzak ere egongo dira eta iaz ezarritako batzuk mantenduko dira. Udal ordezkariek azpimarratu dute aurten ere kuadrillen partaidetza hobetzeko egin duten lana.   Txupinazoa aurten 25 urte bete dituen Ordiziako Urrup antzerki taldeak botako du hilaren 24ean 12:00etan. Programaren banaketa hasi da dagoeneko.

Berrikuntzen artean, danborrada ondoren hilaren 24ean eskainiko den antzerki eta musika ikuskizuna izango da, ordu horretako hutsunea betez. Ostalarien eskutik dator eta ‘Psychoclown’ izena du. Hurrengo egunean erraldoien konpartsaren parte izango da Sant Vicenç de Montalt herriko taldea, Ordiziakoak aurretik Kataluniara egindako bisitaren truke.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image