Image
Image

ASTEROKO ARGAZKIA: ARANA FUTBOL ZELAIA

Oraingo honetan Arana futbol zelaiko pare bat argazki dakarkizkizugu. Askok jakingo duzue argazkia kokatzen eta ziur gaude argazkiarekin lotuta istorioak ere etorriko zaizkizuela burura. Zergatik ez dizkiguzu istorio horiek kontatzen? edota komentarioak egin argazkiaren inguruan.

Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (https://www.flickr.com/photos/ordizia/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bidali. Dakizuenez  astero irudi berri bat argitaratzeko asmoa dugu eta hiribilduaren memoria historikoa osatuko duen funtsa osatzea. Helburu hau arrakastaz lortzeko zuen laguntza izatea ezinbestekoa da, eta horregatik ekimenean parte hartzeko eskatzen dugu.  Horrela bada, artxibo hau osatzeko argazki baliagarriren bat baduzue bidali eskaneatuta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo Barrena Kultur Etxera eraman, bertan kopia bat egingo da. Zabaldu mezua zuen ezagunen artean. Mila esker!

SANTANEROAK PRESTATZEKO BILERA

Hilaren 30ean 20:00etan Barrenan da hitzordua

Datozen Santa Ana jaietako Santanazaleen egunari buruz informazioa emateko, Ordiziako Udalak deituta, hilaren 30ean, ostiralean, 20:00tan, Barrena Kultur etxean bilera bat egingo da. Bilerara 2016ko uztailaren 1etik 2017ko ekainaren 30era bitartean ezkondu diren edo ezkondu behar diren bikoteak daude gonbidatuta.

‘HUHEZINEMA 2017’ ORDIZIAN IZANGO DA HILAREN 15EAN

Zortzi laburmetrai emango dira Herri Antzokian doan

Azken urteetan bezala, Ordiziako Udalaren lankidetzarekin, Huhezinema 2017 jaialdiko film labur irabazleen emanaldia antolatu da.  Ekainaren 15ean da hitzordua, 19:30tan,  Herri Antzokian.  Sarrera doan da.

Filmen emanaldiaren ondoren solasaldia ere egongo da hainbat film laburren egileekin: “Portratit” film laburreko Iñaki Tena; “Krispetak” eta “Karta Astrala” filmetako Maite Bidarte, hain zuzen.

Hamargarren  Huhezinema Jaialdian saritutako zortzi film laburrak dira emango direnak Herri Antzokian:

DONOSTIAKO MUSIKA ESKOLAKO ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA LARUNBATEAN

Kontzertua larunbatean, Parrokian, arratsaldeko  20:30ean.

Ordiziako Kusika Eskolak antolatuta Donostiako Udal Musika Eskolako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du larunbatean Parrokian. Programan Vivaldi, Brahms, Bela Bartok…

Programa ikusteko SAKATU HEMEN

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image