Image
Image

“NIKOLAS LEKUONA” VI. ARGAZKI LEHIAKETAREN ERAKUSKETA BARRENAN

Inaugurazioa eta sari banaketa: Ostirala, maiatzaren 19a, 19:00h.

Maiatzaren 22tik ekainaren 9ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan  “Nikolas Lekuona VI. estatu mailako argazki lehiaketan aukeratutako lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa eta sari banaketa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

ASTEROKO ARGAZKIA: DANTZA TALDEAK

Asteburu honetan ospatuko da Ordiziako dantza asteburua Amets Bide Taldeak antolatuta eta aitzaki horrekin dantzarekin lotutako lau argazki zaharrak ekartzen ditugu argazki txokora. Zaharrena Chapel Gorri elkarteko dantza taldearena, Candido Pujanarekin. Bigarrena 1961. urtekoa da La Milagrosan, hirugarrena Amets Bide Taldea Etxezarreta antzokian 1969. urtean eta laugarrena 1966. urtekoa Haur Egunean.Ezagunik bai? Bai, seguru. Lagundu iezaguzu argazkia dokumentatzen.  Beste argazkiak ikusteko sakatu GEHIAGO IRAKURRI .

ASTEROKO ARGAZKIA

Kontxita Mujikak utzitako bi argazki ekartzen ditugu oraingo honetan gure txokora. Garagartza Plazako (“Prazuelan”) goiko izkinanzegoen Karmeldar mojen San Jose Ikastetxeko ikasleetako bi talde dira eta oso ondo dokumentatuta (izen bakarra falta da aurreneko argazkian), bata 1956-57 kurtsokoa eta bigarrena talde bereko ikasle batzuk urte pare bat edo geroxeago. Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

ERDI ARORA ITZULIKO DA ORDIZIA ASTEBURUAN

Erdi Aroko azokaren XXII. edizioa egingo da larunbatean eta igandean Plaza Nagusian eta haren inguruetan

Ordiziako Alde Zaharra edo gune historikoa, berriro ere Erdi aroko edo Aintzinako periaren eskenatokia bihurtuko da. Aurten XXII. edizioa ospatuko da, ‘Aintzinako Periak’ goiburupean. Maiatza helduta eta Artzain Egunaren arrastoak galtzeko denborarik eman gabe, berriro ere aparteko azoka batean murgilduko da Ordizia. Azoka berezia benetan, larunbat eta igandez, hilak 13 eta 14, Ordiziara bisitari ugari ekarriko duena. Ordiziako Plaza Nagusia eta bere inguruak itxuraz aldatuko dira eta Erdi-aroko kutsua izango duen giroa sortuko da, jolas eta kulturako kutsua duen azoka egiteko.

Azken 21 urte hauetan, Napar Bideak-ek, Nafarroako Artisau Elikagai Elkarteak, ofizioetako artisauek, Ordiziako Udalak eta gu bisitatzera etortzen den jendeak Ordizian antolatu dugu gure “Antzinako Azoka”.

Ordizia azokaren erreferente izan da, horrez gain, baserriko produktuaren eta bertako produktuaren erreferente ere izan da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image