Image
Image

ASTEROKO ARGAZKIA: FERIA

Aste honetan Artzain Eguna ospatzen da Ordizian eta peri berezia izango da. Txokora feriaren argazki-segida ekartzen dugu,  1934ko maiatzaren 30ean hartuta hain zuzen.

Oroitzapenak ekarri dizkizute gogora argazkiek? Partekatu nahi dituzu?

Jasoko ditugun komentarioen artean, “VILLAFRANCATIK Ordiziara historiaz jositako bidea” liburua zozketatuko dugu.

“GALIZIAKO KOLOREAK: GALIZIAR AKUARELISTAK” ERAKUSKETA ORDIZIAKO BARRENA KULTUR ETXEAN

Apirilaren 24tik maiatzaren 12ra. Inaugurazioa: apirilak 21a, ostirala,  19:00etan

Ostirala honetan, hilak 21ean, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan “Galiziako koloreak: galiziar akuarelistak” izeneko erakusketa zabalduko da. Bertan 10 galiziar artisten 30 lanak izango dira ikusgai. Erakusketa datorren maiatzaren 12ra arte egongo da zabalik, arratsaldero 6etatik 8etara (Igandetan eta jai egunetan itxita). . Inaugurazioa ostirala honetan izango da, arratsaldeko 7etan.

Enrique Ochotorena, erakusketaren koordinatzailea  zera dio erakusketaren inguruan:Galiziarekin lotura handiak ditut, baina lotura afektiboez, lagunez, bere edertasun naturalaz gain lotura artistikoak daude, eta gainera urte batzuetan "Encontros con el Arte" eta “Simposios de Acuarela” topaketetara joateko aukera izan dut, eta  artea ikuspegi ugaritan arnasteko aukera izan dut.

OSTIRALEAN "SAREAN KATEATUAK" HERRI ANTZOKIAN

Nomofobikak taldeak 'Sarean kateatuak' antzezlana taularatuko du Herri Antzokian gaueko 10:15ean Amaia Lizarralde, Belen Cruz eta Olatz Beobide aktoresekin.Proiektu hau Amaia Lizarralde, Belen Cruz eta Olatz Beobide aktoreen desio artistikoak bultzatu du: elkarrekin sorkuntza batean buru-belarri murgiltzeko nahiak. Bizpahiru aldiz bildu ondoren, eta bertan hainbat eta hainbat gai aztertu ondoren, haien lanaren motorra izango den leif motive-a agertu zen: mugikorrekin eta sare sozialekin dugun menpekotasuna. Argi zuten, honetaz hitz egin nahi zutela eta horrela egingo dute bi pazientek bere psikologoarekin duten harremanaren bidez. Eta helburuan ere ados zeunden; gaur egungo gure bizimoduak izan ditzazken kontraesanetan begirada jartzea:

ASTEROKO ARGAZKIA: ASTE SANTUA

Aste Santuan gauden honetan, gure txokoan garai bateko Ordiziako Aste Santura hurbiltzen gara. Garai hartako sentimenduak eta debozioak desagertu dira. Gizartearen bilakaerarekin Ordiziako kristau komunitateak ez zuen jakin edo ez zituen manifestazio edo adierazpen horiek mantendu nahi izan, prozesioak batez ere. Prozesioak aparte, 1950. hamarkadaren amaieran eta 60en hasieran, Etxezarreta antzokian (gaur egungo Herri Antzokia) Santa Ana Abesbatzak “Nekaldiaren irudiak” irudikatzen zituen, ehun bat aktore parte hartzen zutelarik,  asteazken, ostegun eta larunbat santuetan. Dendak eta tabernak itxitak; altareak beltzez estaliak; irratietan erlijio-musika, telebistan erromatarren filmak… A ze garaiak!

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image