Image
Image

ASTEROKO ARGAZKI ZAHARRAK JOKO BAT PROPOSATZEN DIZU

LAGUNDU ORDIZIAKO FAMILIA ALBUMA OSATZEN. Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako familia albuma (...)

Oraingo honetan Ordiziako paisaia baten argazkia dakarkizugu. Baina ez dugu ezer esango horretaz, joku bat proposatzen dizuegu. Askok jakingo duzue argazkia kokatzen eta ziur gaude argazkiarekin lotuta istorioak ere etorriko zaizkizuela burura. Zergatik ez dizkiguzu istorio horiek kontatzen? edota komentarioak egin argazkiaren inguruan. Jasoko ditugun komentarioen artean, orain dela  gutxi aurkeztu zen “Bagoi Fabrika eta haren eragina Beasainen eta Ordizian (Epealdia: 1901/1925)”  liburua zozketatuko dugu.

Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu (SAKATU HEMEN)), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bidali.Zozketan parte hartzeko epea, otsailaren 28ra arte.

GURE ALBUM FAMILIARRAREN BIGARREN ARGAZKIA

LAGUNDU ORDIZIAKO ALBUM FAMILIARRA OSATZEN.Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako album familiarra (...)

Hemen duzue bigarren argazkia, Garagartza Plazan kokatua , 1921-22 urte inguruan. Ikasle taldea dugu eta bi haur ezagunak ditugu, bi anai: beheko ilaran,  eseritak, eskubitik hasita bigarrena Maximo Arana eta hirugarrena bere anaia Paco. Beste norbait ezagutzen al duzu?  Lagundu iguzu argazkia dokumentatzen.

Astero igoko diren argazkiak ikusteko SAKATU HEMEN

ORDIZIAKO UDALAK VICTOR MENDIZABALEN IV. IKERKETA BEKARAKO DEIALDIA ZABALDU DU

Lan proposamenak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatzen da

Ordiziako Udaleko Kultura sailak, Victor Mendizabal fundazioaren bidez “Victor Mendizabal–Ordizia” IV. ikerketa Bekarako deialdia egin du. Bekak kultura eta hezkuntza arloa sustatzea du helburu, eta Ordiziari buruzko ikerketak bultzatzea. Beka deialdia bi urtetik behin egiten da.

Victor Mendizabal Gorostizu ordiziarraren izena Argentinako Euskal Etxeak zituen proiektuetan murgilduta azaltzen da, XX. mendearen hasieran. Ardura oso garrantzitsuak bete zituen Mendizabalek, Pedro Albaiterorekin batera: sortu nahi zituzten eskoletarako, nola neskentzat hala mutikoentzak ere, erakunde erligiosoak bilatzea. 1905ean Angleteko “Siervas de Maria” kongregazioarekin, Llavallolen, sortuko zuten nesken eskolaren kudeaketarako kontratua sinatu zuten. 1908ko otsailaren 1ean, Pedro Albaiterok eta berak, Lekarozko Kaputxinoekin sinatutako kontratua bidali zioten Buenos Aireseko Euskal Etxeko presidenteari, Errecaborde jaunari. Kongregazio honen esku utziko da mutilentzat sortuko den eskolaren kudeaketa.

LAGUNDU ORDIZIAKO ALBUM FAMILIARRA OSATZEN

Ordizia iruditan/ Ordiziako historia argazki bidez / Ordiziako album familiarra (...)

Ordizia bere sorreraren 750. urteurreneko prestaketekin hasi da, izan ere, urteurrena 2018an ospatuko da. Hasiera emateko ekimenetako bat udalerriko eta ordiziarren  argazki zaharrak biltzea izango da.  Astero irudi berri bat argitaratzeko asmoa dugu eta hiribilduaren memoria historikoa osatuko duen funtsa osatzea. 

Helburu hau arrakastaz lortzeko herritarren laguntza izatea ezinbestekoa da, hori dela eta, une honetatik aurrera ekimenean parte hartzeko eskatzen dugu.  Horrela bada, artxibo hau osatzeko argazki baliagarriren bat duten pertsonek bidali dezatela eskaneatuta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo Barrena Kultur Etxera eraman, bertan kopia bat egingo da.  Ahal bada, irudian azaltzen diren toki edo pertsonei buruzko informazioa, data eta gertaerari buruzko informazioa bidaltzea eskertuko dugu.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image