Image
Image

LARUNBATEAN PLAZA NAGUSIAN AMEZTU PRODUKZIOAREN “ROCK-EROAK” LANA.

HIP-HIP URRI! FAMILIAN KULTURA PARTEKATZEKO HILABETE BAT

PLAZA NAGUSIA, Urriak 1, 18:30 h. Ameztu produkzioaren “Rock-eroak” lana.

Ordizian urriko asteburuetan segidako ekintzak egingo dira Hip Hip Urri egitasmoaren barruan:

Urriak 1 – 18:30. Plaza Nagusia – Rock-eroak antzerkia. Babeslea: Eusko Jaurlaritzako  Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. 

Urriak 15 – 11:00 – Eskulan Tailerra – mArt denda

Urriak 16 – 12:00 – D’Elikatuz mokau batean tailerra – D’Elikatuz

Urriak 22 + 29 – 11:00 – Ipuin kontaketa – Udal liburutegian

BELLINIREN ‘NORMA’ ORDIZIAN IZANGO DA ASTELEHEN HONETAN

Royal Operatik zuzenean emango da, Pappanok zuzenduta

Londongo Royal Opera House antzerkitik NORMA opera proiektuko da, zuzenean, Ordiziako Herri Antzokian datorren astelehenean. Tragedia lirikoa da, Vicenzo Bellini da musikagilea eta Felice Romanik idatzi zuen libretoa. Galia da akzioaren eszenatokia, erromatarren okupazioaren garaian, Kristoren aurreko  50. urtean.

Belliniren opera esanguratsuena da, eta betidanik arrakasta gehien izan duena. Norma, sopranoen errepertorioan pertsonai zailenetakoa da. Musikari dagokionez, instrumentazio zaindua eta melodia aberatsa ditu. Izan ere,  Norma sortzean, egileak bere lanak sinpleegiak zirela esaten zutenen  kritikak isilarazi nahi izan zituen.

Obrak bi zati ditu eta tartean ordu laurdeneko atsedena hartzen du. Emanaldia 20:15etan hasiko da eta 23:30ak jota bukatuko da. Interpreteak Brindley Sherratt, Joseph Calleja, Sonia Ganassi, Vlada Borovko, Niamh Worrell, Matteo Di Lorenzo eta Sonya Yoncheva dira, azken hau Normaren paperen. Antonio Pappanok zuzenduko du orquestra eta William Spaulding eta Genevieve Ellisek koruak.

PATXI EPELDE ARTISTAREN ERAKUSKETA ORDIZIAKO BARRENA KULTUR ETXEAN.

Irailaren 19tik urriaren 6ra.INAUGURAZIOA: Irailak 16, ostirala, 19:00 h.

Irailaren 19tik urriaren 6ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Patxi Epelde artistaren lanak (pintura – eskultura)  izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita).

Erakusketaren triptikoa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN

JOSEBA INSAUSTI, ETXEAN GARAILE MENDIKO GAZTA BATEKIN

Okeletxe Harategi sareak eraman du gazta erdi txapelduna 8.000 euroren truke

Artzaiek eginiko Ardi latxa gazta Lehiaketaren 43. Ekitaldiko gazta hoberena Ordiziarra da. Maiatzean Joseba Intxaustik bere Esnaurretako txabolan eginiko gazta. Joseba indartsu zebilen azken urteotan; 2012an Legazpian Gipuzkoako Artzai Gazta Txapelketa irabazi zuen eta joan den urteko azaroan Nekazaritza Ministerioak ematen duen  “Premio Alimentos de España” al mejor queso saria lortu zuen. Bigarren sailkatua MAUSITXA, E.Z. (Elgoibar) izan da, hirugarrena AIZPEA, E.Z. (Olaberria), laugarrena RICARDO REMIRO (Eulate) eta bostgarrena HNOS. AUDICANA SAEZ DE BIKUÑA, S.C.  (IRURAIZ-GAUNA).Enkantea OKELETXE harategi sareak eraman du  8.000 euro ordainduta.  

‘Burua zurian gelditu zait”

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image