Image
Image

MIRIAM ISASI ARTISTAREN ERAKUSKETA ORDIZIAKO BARRENA KULTUR ETXEAN.

“Lanzamiento de moneda” erakusketa apirilaren 4tik 22ra.

Apirilaren 4tik 22ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Miriam Isasi artistaren lana izango da ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita).

Erakusketaren katalogoa ikusi nahi baduzu SAKATU HEMEN

ERRIBERRIKO (OLITE) FOTOBERRI ELKARTEAREN ARGAZKI ERAKUSKETA BARRENAN

Martxoak 18tik apirilak 8a arte

Barrena Kultur Etxeko atarian Erriberriko (Olite) Fotoberri Elkartearen argazki erakusketa izango da ikusgai.

Fotoberri Argazki Elkarteko hainbat partaideren lanak daude ikusgai: Iñaki Gascón, Ibai Abaurrea, Esteban Salinas, Oscar J. Barroso, Marian Jaurrieta, Ignacio Rodríguez, Josi Abaurrea, Ángel Sakatxa, Itziar Zurutuza, Inma Zurbano, Fausto Garde, Ramiro Pinilla, Silvia Catalán, Eduardo Aldunate, Ángel Mari Izurriaga, Javier Ochoa, Igone Lurgain, Fermín Gorri, Mikel Ursúa, Omar Huerta eta Eduardo Abaurrea.

Bakoitzak hiru argazki aurkeztu ditu, gai hauekin: Nafarroa, Olite eta librea. Erakusketa apirilaren 8ra arte Barrena Kultur Etxean ikusgai izango dute argazkizale guztiek eta publiko orokorrak.

GIZA ESKUBIDEAK HERRIRA PROGRAMA BARRUAN GLENCREE DOKUMENTALA ETA MAHAI INGURUA

Ekitaldia asteartean izango da, Barrenan 19:00etan eta parte hartuko dute: Galo Bilbao, Maixabel Lasa, Karmen Galdeano eta Patxi Elola.

dar-dar produkzioak Ordizia Hiri Hezitzailearen baitan Ordiziako udalaren laguntzaz garatzen ari den Giza Eskubideak Herrira proiektuaren hurrengo proposamena doakizue ondoren.Martxoaren 24anBiktimen Duintasunaren eta Giza Eskubideen Urratze Larrienganako Egiaren Eskubidearen Nazioarteko Eguna da. Gure proiektuaren barne, martxoak 22rako oso ekimen berezia antolatu dugu. Ekimen honek Euskal Herrian denon artean aberastu beharrean gauden Giza Eskubideen kulturan baliagarri izateko helburua du. Glencreeekimenaren inguruan dagoen dokumentala proiektatuko da, eta ekimen honetan parte hartu zuten pertsona batzuekin solasaldi bat egongo da.

AZKENEKO TXANPA AHOZ AHO JAIALDIAN

Osteguna eta Ostiralean saioak Barrena Kultur Etxean

Ostegunean arratsaldean Barrenan, 19:00etan,  izango dugu beste aukera bat Jaialdiaren izarrak ezagutzeko: oraingo honetan Bonai Capote (Ekuatore Ginea) eta Maria Buenadicha (Kanaria Uharteak). Beraiekin batera URDANETA IKASTETXEKO ikasle batzuk eskainiko dute baita, beraiek sortutako ipuin eta istorio harrigarriak.

Eta Jaialdiari amaiera emateko, ostiralean hitzaren Akelarrea antolatuko da, hau da, Ahozkotasunaren Jaialdi Nagusia. Ordiziako Barrena Jauregia izango da gure akelarrearen kobazuloa eta hitzordua esan dugun bezala ostiralean, gaueko 10:00etan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image