Image
Image

HEMEN DIRA KALDEREROAK

Bihar iritsiko dira egun osoko festa ekarriz

Biharko eguna garaiz hasiko da Kalderero festaz gozatu nahi dutenentzat. Hamabietan Kalderero Txikiek desfile handia osatuko dute: Jakintza Ikastola, Urdaneta Eskola, Ordiziako Musika Eskolako banda txikia, Urdaneta Dantza Taldea eta Azen Erraldoien Konpartsak hartuko dute parte.  Ibilbidea herriguneko kaleetan zehar egingo da. 

IV IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA - AHOZ AHO JAIALDIA

AHOZ-AHO AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA iritsi da beste behin.

Eta, berriro ere, zeuk ere parte hartu dezakezu...

 “KONTATU GUREKIN!”

IV IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA

Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa, Ordiziako Udalak antolatuta.

Zeu bezalako pertsonei.

Ahozkotasunaren Unibertsoa zeurea ere badelako.

Lehiaketa martxoaren 5an, larunbata, izango da, 19:00etan, D´ELIKATUZ GUNEAN.

URTARRILAREN 30, KALDERERO

Ekitaldiak asteartean bertan hasiko dira, ZOZOMIKOTE tartean dela

Kaldereroen jaiak badu bere eguna.  Edo baditu bere egunak.  Urtarrilaren 30ean, larunbata, izango da jai-eguna baina atariko zabala izango du asteartean hasiko baitira ekintzak.  Ordiziarrek festan parte hartuko dute Zozomikote gonbidatu kutunarekin;  bertako kultur ondarearen pertsonaia izanik Ordiziako jaien lehen planora itzuli da.  

Programari astearte honetan emango zaio hasiera, 18:30ean auzoetanZozomipoteoa egingo da edopintxopoteo tematikoa. Herrigunean ere errepikatuko da ekimena asteazkenean, 19:00etatik aurrera. Pixka bat lehenago, 18:30ean, D’Elikatuz zentroan duela gutxi aurkeztu den Zozomikote lanari buruzko ipuin-kontaketa bat egingo da.  

ANTZERKI GARAIA PROGRAMAZIOAREN HASIERA HERRI ANTZOKIAN

Txalo ekoizpenak “DATORREN URTEAN HOBETO” lana aurkeztuko du ostiralean

“Datorren urtean hobeto” lanak zabalduko du Ordizian “Antzerki garaia” programazioaren hoigeitabigarren edizioa, ostirala honetan, hilaren 15ean, gaueko 22:15ean. “Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

Oholtza gainean Itziar Urretabizkaia (Donostia, 1979), Ainhoa Garai (Arrasate, 1983) eta Iraitz Lizarraga (Zizurkil, 1979) egongo dira, hainbat emakumeren azalean jarriko direlarik, eta Begoña Bilbao arduratu da zuzendaritzaz. Testu honen jatorria Katalunian dago eta bere egileak Marta Buchaca, Carol Lopez, Merce Sarrias eta Victoria Szpunberg dira; Bartzelonan eta Madrilen arrakasta handia izan du antzezlan honek bere katalanezko eta gaztelerazko bertsioekin. Euskarazko bertsioa Martin Agirrek egokitu du eta lau protagonistatik hiru izatera aldatu du bertsio honetarako.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image