L’ INCONTRO BIKOTEA (oboe eta harpa) BARROKO AIRE MUSIKALDIAREN BIGARREN KONTZERTUAN
Kontzertua igande honetan, hilak 15a, arratsaldeko 6:30etan Parrokian.
Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren igandean, hilak 15a, Ordiziako Parrokia Elizan, arratsaldeko 6:30etan, bigarren kontzertua entzuteko aukera izango dugu, L’Incontro bikotearen partaidetzarekin. Oso konbinazio bitxia eta erakargarria oboek eta harpak eskainiko dizkiguna, Itziar Lujanbio eta Francesca Romana di Nikola musikarien eskutik.
L’INCONTRO bikoteak, Francesca Romana di Nicola harpistak eta Itziar Lujambiooboejoleak osatzen dute. Biek Musikeneko Goi Mailako ikasketak egiten ari zirela topo egin zuten Donostian. Bakoitzak bere bidea jarraitu zuen etapa honen ondoren. Itziar Koloniara abiatu zen bere formakuntzarekin jarraitzera eta Francesca maila nazional eta internazionalean kontzertuak ematen aritu da. Hiru urte ondoren berriro elkartu dira Euskal Herrian ikasi duten guztia partekatu, aberastu eta elkarrekin errepertorio zabal bat lantzeko. Euskal Herri eta Frantzian eman dituzten kontzertuen artean, Donostiako Musika Sakratuaren Zikloan emandakoa azpimarratzen dugu, Donostia Kulturak antolatua.