Image
Image

TXOTXONGILO JAIALDIA HERRI ANTZOKIAN ASTEARTEAN ETA ASTEAZKENEAN

Saio irekia asteazkenean izango da arratsaldeko 17:30etan

Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatuta, Tolosako Turismo Ekinbide Etxea eta Gipuzkoa Foru Aldundiaren laguntzaz, hogeitazazpi urtez segidan, eta Tolosan egiten den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia aprobetxatuz, Ordizian egunotan kalitate handiko lau talde izango dira Herri Antzokian.

Egitaraua hasteko, asteartean, hilaren 24an, eta goizeko saioan, Ordiziako ikastetxeei eskainitako saioan alegia, Herri Antzokian Erresuma Batuko   String Theatre konpainiak “Puxika gorria” izeneneko lana eskainiko du.

Asteazkenean arratsaldean, 17:30etatik aurrera, eta jende guztiarentzat,Manu mansilla artista argentinarraren txanda izango da “A cielo abierto” ikuskizunarekin.

JOSEP-RAMON OLIVE, BARITONOA ETA DANI ESPASA, KLABEJOLEA, BARROKO AIRE-ren HIRUGARREN KONTZERTUAREN PROTAGONISTAK

Kontzertua igande honetan, arratsaldeko 6:30etan Ordiziako Parrokian.

Aurrera jarraitzen du Ordizian musika barrokoari eskainitako zikloak. Igande honetan izango da Barroko Aire egitarauaren hirugarren kontzertua, herriko parrokia elizan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Bertan, proposamen interesgarria Kataluñatik datozen bi musikariekin: Josep-Ramon Olive baritonoa eta Dani Espasa, klabejolea. Igande honetan eskainiko duten kontzertuan segidako autoren lanak entzuteko aukera izango ditugu: Bach, Monteverdiren L’Orfeo operaren konposizio batzuk, eta Haendelen oratorioen zenbait aria, azkeneko hauekin Olivek Haendel Singing Competition izeneko lehiaketa irabazi zuen.

"ISLANDIA PARAISO DE PAISAJE" IKUSENTZUNEZKOAREN EMANALDIA BARRENAN

 Chavi Nandezen emanaldia asteartean izango da, arratsaldeko 7etan, Ortzadar Argazki Elkarteak antolatuta

Datorren asteartean, arratsaldeko 7etan, Ortzadar Argazki Elkarteak antolaturik, Barrena Kultur Etxeak Chavi Nandez bidai argazkilarien “Islandia, paraíso de paisaje” ikusentzunezkoaren emanaldia hartuko du.

Ikusentzunezko hau 2015. urtean,  besteak beste Madrid, Bartzelona, Valentzia edo Bilbo bezalako hirietan ikusi izan da, eta ikuslegoak F. Javier Fernandez Bordonadaren begirada partekatu du. Ikusentzunezkoa Islandia osoan zehar egindako bidaietan oinarritutako emanaldia izango da. Bere bidaia guztien errepasoa egingo du, bideoz eta irudiez lagundurik.

BIHAR, LONDONETIK ZUZENEAN, BALLETA HERRI ANTZOKIAN

Lau ikuskizun emango dira, saio batean

Beasaingo Usurbe Antzokiarekin batera, Opera eta Ballet zikloa antolatu du Ordiziako Herri Antzokiak. Bihar balleta izango da pantallan.

Lau zatitan banatutako ikuskizuna eskainiko da. Carlos Acostaren 'Carmen', eta, laburragoak besteak: 'Víscera', 'La tarde del fauno' eta Tchaikovskiren 'Pas de deux'.

Emanaldia Londoneko Royal Opera House-tik zuzenean jasoko da Herri Antzokian, bihar, 20:15etan. Sarrera 13 euro da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image