Image
Image

'IRAKURKETA ERRAZA' GAIARI BURUZ ERAKUSKETA ETA HITZALDIA

Barrenan izango dira kulturaz errazago gozatzeko eskubidea aldarrikatuz

Astearte honetan, martxoaren 1ean,  goizeko 11:00etan, ‘Irakurketa Erraza’-ren inguruko erakusketa inauguratuko da Barrena Kultur Extean. Garaguneko erabiltzaileak eta Ordizia Koloreko kideak datoz erakusketa ikustera.

Ondoren, ipuin kontaketa saio berezi bat eskainiko da, desberdin izateko eskubidearen inguruan. Saio hau Ordiziar orori irekia dago.Gainera, liburutegiko bazkide egiteko aukera eskainiko zaie bertaratzen diren guztiei. 

Erakusketa martxoaren 16ra arte egongo da Barrena kultur etxean eta 11n,  19.00etan, Irakurketa Errazaren inguruko hitzaldia egongo da Barrenan.

Ondoko kartelean irakur daitezke ekintzen xehetasunak.

MARIA REYES ARIAS DATORREN OSTIRALEAN HERRI ANTZOKIAN

Maria Reyes Arias aktoresa ordiziarrak “Je suis folle de tant t´aimer. Yo estoy loca de tanto amarte” lana aurkezten du.

Maria Reyes Arias ordiziarrak Herri Antzokira “Je suis folle de tant t´aimer. Yo estoy loca de tanto amarte” lana ekarriko du datorren ostiralean, hilaren 4an, gaueko 10:15ean.  Ordizian “Antzerki garaia” programaren barruan aurkezten den hirugarren muntaia da, eta Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailekin antolatzen da. Programa hau Euskadiko Antzerki Sarearen barruan sartzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailen laguntza jasotzen du .

ORDIZIAN ETA TOLOSAN IPUINAK AHOZ AHO

Martxoaren 5ean hasiko da Ordizian Ahoz Aho VIII. Nazioarteko jaialdia

Beste urte batez Ordizia eta Tolosako txokoak kontakizunak hartuko dituzte. Ahoz Aho Nazioarteko Ahozkotasun jaialdiak aurtengo egitaraua aurkeztu zuen Donostiako KM kulturgunean. Otsailaren 26an hasi eta Martxoaren 19 bitarte kontalari andana ibiliko da haur zein helduentzat istorioak kontatzen bi herrietan. Intujai Talde antolatzailearen May Gorostiagaren hitzetan “Tolosan bederatzigarren urtez eta Ordizian zortzigarrenez egitarau interesgarria osatu dugu ipuin zaleentzat. Euskal Herriko kontalariekin batera gure mugaz kanpoko kontalariak ere izango ditugu euren ikuskariak aurkezten”. Gorostiagak Ipuinen ahozko Narrazio Lehiaketa aurkeztu zuen ere, aurten laugarren edizioa delarik, azpimarratuz aurtengo jaialdian beste urtetan lehiaketara aurkeztutako kontalari berriak profesionalekin batera parte hartuko dutela. Beren aldetik, Nuria Carbonell eta Arantxa Fernandez, Tolosako eta Ordiziako kultur zinegotziek euren herrientzat halako jaialdiaren garrantzia eta kultur eskaintzaren interesgarritasuna aipatu zuten.

20 URTE GEROXEAGO BERRIRO DATOR “EL FLORIDO PENSIL” ANTZEZLANA HERRI ANTZOKIRA

Oraingo honetan “neskak” bertsioa.

Aktore-talde bikaina ikusteko aukera izango dugu hilaren 23an, asteartea,  Herri Antzokian estreinatuko den “El Florido pensil-neskak” (euskaraz),  Arratsaldeko 20:00etan izango da saioa eta besteak beste, Loli Astoreka , Gurutze Beitia, Teresa Calo, Elena Irureta eta Itziar Lazkano igoko dira oholtza gainera. Tanttaka Teatroak konpainiaren lan berria aurkeztuko da, Fernando Bernués eta Mireia Gabilondo zuzendaritzapean.

El florido pensil euskal antzerki produkziorik arrakastatsuenetarikoa da (Ordizian estreinatu zen orain dela 20 urte otsailaren 23an (1996), Mikel Garmendia aktore ordiziarra bertan zela; handik 10 urtera, 2006an,  eta data berean berrestranatu zen berriro Ordizian, Mikel Garmendia zenari omenaldia eginez), eta lanaren sortzaileek orain erabat irekiko dizkigute "neskak" eskola nazional-katoliko hartara sartzeko erabiltzen zituzten ateak. Hain zuzen ere, neskak prestakuntza jasotzen zuten bere burua ukatutako ama eta esaneko emaztea izateko helburu unibokoarekin. Emakumeen hezkuntza "irakasle" anker eta zuritzaile haien esku zegoen, eta aldez aurretik pentsatutako basakeria hori eskenatokian jarriko dute begirada ironiko eta egungoarekin bost aingerutar biktimek, egun egindako emakumeek (eta ez hain zuzenek)

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image