Image
Image

OSTIRALEAN, KIMETZ LITERATUR LEHIAKETAKO SARI BANAKETAREN EKITALDIA

Kimetzen XXII. kontakizun laburren sari banaketan  “Misterioari dario” errezitaldi musikatua. Hitzordua ostiralean gaueko 22:00etan Barrenan

Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteak, urtero antolatzen duen literatur lehiaketako sariak banatuko ditu datorren ostiralean.  Ekitaldi hori osatzeko, “Misterioari dario” ikuskizuna izango da. Sari banaketa 22:00etan hasiko da, eta segidan egingo dute poesia, marrazkiak eta musikaren emanaldia, Barrena Kultur Etxean. Sarrera, debalde izango da.

“MISTERIOARI DARIO” ekitaldia, diziplina artistiko desberdinen, marrazki, musika eta poesiaren bategitea izango da. Emanaldian, Josu Maroto marrazkilariak, Pello Ramirez biolontxelistak, Jon Goenaga piano-jotzaileak eta Andoni Salamero poetak hartuko dute esku. Bertan biziaren izate betean barneratuz, musika, poesía, eta marrazkia uztartuz, elkartrukean dastatzeko aurkezten den esperientzia artistiko aberatsa biziko gara.

“NIKOLAS LEKUONA” V. ARGAZKI LEHIAKETAREN ERAKUSKETA BARRENAN

Inaugurazioa eta sari banaketa: Ostirala, maiatzaren 27a, 19:00h.

Maiatzaren 30etk ekainaren 17ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan  “Nikolas Lekuona V. estatu mailako argazki lehiaketan aukeratutako lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa eta sari banaketa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

Argitaratutako katalogoan Elkarteko lehendakariak, Aitzol Arruabarrenak, horrela aurkeztu du erakusketa:

                 Heldu gara bosgarrenera! Beste urte batez, ORTZADAR ORDIZIA Argazki elkarteak, “Nikolas Lekuona” Argazki lehiaketa nazionala prestatu du. Lehiaketetako eremuan egonkortzen ari den lehiaketa da. Esateko modukoa da aurten parte hartzeko atzerriko lehiakideen eskaerak ere jaso ditugula, baina atsekabe handiz atzera bota behar izan ditugu. Askotan behar adina nabarmentzen ez den lan honi ezin aitortza handiagorik egin!

EMUSIK JAIALDIA ORDIZIAN IZANGO DA GAUR ARRATSALDEAN

Plaza Nagusian joko dute 18:00etan Musika Eskolako ikasleek Europako beste lau talderekin batera

Ordiziak ere Europako Kultur Hiriburua 2016rekin bat egingo du Emusik, Europako Musika Eskolen jaialdian parte hartuz.  Musika Eskolako berrehun ordiziar izango dira ostiraleko ekitaldian. Goizean Donostiako Ilunben emango diote hasiera jardunaldiari eta Gipuzkoako herri desberdinetara zabalduko da arratsaldean. Ordizia izango da horietako bat.

LAZKAO TXIKI XXV. BERTSOPAPER LEHIAKETA ABIAN

Uztailaren 1ean bukatzen da lanak aurkezteko epea

Ordiziako Argi Berri elkarteak Ordiziako Udalaren laguntzarekin antolatutako Lazkao Txiki XXV. Bertsopaper lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu dute dagoeneko. Hiru mailatan banatzen da lehiaketa: gaztetxoena (13 urte arte), gazteena (14-18 urte) eta helduena (18tik gora). Lanak uztailaren 1aren aurretik aurkeztu behar dira, eta sari banaketa ekitaldia Euskal Jaietan izango da, irailaren 11n.

Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Hiru mailetan bertso idatzien neurria eta doinua librea da, baina gaietan dago aldea. Gaztetxoek "Zer izan nahino zenuke handitan?" 'gaiari buruzko bertsoak jarri beharko dituzte (gutxienez 2 bertso eta gehienez 4), eta beste bi mailetakoentzat gaia librea izango da (gutxienez 8 bertso eta gehienez 12). Maila bakoitzeko lehen hiru sailkatuek jasoko dituzte sariak.

Oinarriak ikusteko SAKATU HEMEN

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image