Image
Image

ZERAMIKA IKASTAROA BARRENA KULTUR ETXEAN

Izen emateko epea zabalik

Helduentzat zuzendutako 2016/2017 Zeramika ikastaroak zabaldu du matrikula epea Barrena Kultur Etxean. Ikastaroa asteartero eta ostegunero 19:00etatik 21:00etara izango da Barrena Kultur Etxeko zeramika tailerrean.Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko: Barrena Kultur Etxeko bulegoan edo 943 80 56 30 telefonora deitu.

OSTIRAL HONETAN HASIKO DA ORDIZIentziA ZIKLOA

Hiru hitzaldi eta bisita gidatu bat antolatu dira

Lemniskata elkarteak Ordiziako Udalarekin antolatuta, ORDIZIentziA zikloa eskainiko da urrian zehar ostiral honetan hasita.  Atxikitako pdf dokumentuan daude xehetasunak.

Honakoa da programa:

-          Urriak 14, ostirala, 19:00tan, Ordiziako Udaletxeko Batzar aretoan:

          Ojo con los ojos. Experimentos de física. Hizlaria: Adolf Cortel

-          Urriak 21, ostirala, 19:00tan, Ordiziako Barrena jauregian:

          La aventura de la dendrocronología en el Pais Vasco. Hizlaria: Josué Susperregi.  Fundación Arkeolan

-          Urriak 28, ostirala, 19:00tan, Ordiziako Barrena jauregian:

          Domingo Unanue arkitektoa. Hizlaria: Adur Ezenarro

-          Urriak 29, larunbata, 11:00tan, Ordiziako Herri antzokian:

Domingo Unanueren eraikuntzak Ordizian. Bisita gidatua. Gidaria: Adur Ezenarro

ORDIZIentziA2016 (pdf)

TITTO AGUERRE ARTISTAREN ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN

Ostiral honetako inaugurazio-ekitaldian Maddi Zubeldia iparraldeko abeslariak parte hartuko du.Inaugurazioa: urriak 14, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.

Urriaren 17tik azaroaren 4ra, Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan,  Ttitto Aguerre iparraldeko  artistaren  lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Irekiera ekitaldia gainera, berezia izango da. Izan ere, Maddi Zubeldia ziburuko abeslaria izango da inaugurazioan eta aukera izango da haren ahotsaren naturaltasunaz eta xalotasunaz gozatzeko.

MENDIKO GAZTEN LEHENENGO MINTEGIA OSPATUKO DA ASTE HONETAN ORDIZIAN

Ostiralean hitzaldiak izango dira, larunbatean Ordiziako Txapeldunen Txapelduna lehiaketa eta mendiko gazten azoka bi egunetan

Ordiziako Idiazabal Kofradiaren zuzendaritzapean Mendiko Gazten Lehenengo Mintegia egingo da udalerrian asteburuan, ostiralean 15:45etan hasita. Programak hitzaldiak, mahai-ingurua, saroi batera bisita, mendiko gazten azoka eta Ordiziako Txapeldunen Txapelduna ohiko lehiaketa.

Mendiko gaztarekin lotura duten aktore ugariren arteko topaketa antolatzea da helburua eta bitxi gastronomiko hauei merezi duten balioa ematea; horretarako, neguko gaztekin alderatuta dituzten desberdintasunak nabarmenduko dira. Gainera, jardunaldia, artzainak elkarrekin komunikatzeko eta eztabaidatzeko gunea izango da eta ikuspegi sozioekonomikotik beraien jarduerak sortzen dituen arazoak eta irtenbideak aztertu ahal izango dituzte. Horrela adierazi dute ekitaldiak aurkeztu dituzten eragileek. Tartean, Jose Miguel Santamaria alkateak. Artzainen bizi-kalitatea hobetze aldera jarduteko beharra azpimarratu du, sektoreak mendiaren zaintzan duen garrantzia gogoratuz. (...)

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image