Aurtengo jazzaldia uztailaren 3an, ostiralarekin, hasiko da, Ordizian, arratsaldeko 7-etan, plaza nagusian.
Iritsi da uztaila aurten ere, eta uztailarekin batera jazz-a datorkigu Goierri aldera. Goierriko Jazzaldia uztailaren 3 eta 4-ean ospatuko da Aramako eta Ordiziako udalerrietan. Pixkanaka pixkanaka, jazzaldia berezko nortasuna lortzen ari da eta bi edizioren ondoren, bailarako kultur agendan presentzia geroz eta haundiagoa lortzen ari da. Azken hilabete hauetan, antolakuntzak gogotik lan egin du egitarau on bat eskaintzeko. Orain, egitaraua itxia dagoen momentu honetan, antoltatzaileek aurrikuspenak beteko direla espero dute.
Iaz bezala, aurtengo jazzaldia uztailaren 3an, ostiralarekin, hasiko da, Ordizian. Arratsaldeko 7-etan, plaza nagusian, Secundino Esnaola Big Band-ek emango dio hasera Goierriko Jazzaldia 2015-eko edizioari. Big band hau Ordiziako Edorta de Pedro-k zuzentzen du, eta beren musikarekin herriko kaleak musika alaiarekin pozteaz gain, jazz-aren festa hasten dela iragarriko dute.
Gaueko 11-etan, jazzaldiak D’elikatuz gunean jarraituko du Girls in Band taldearekin. Talde hau Elsa Lizundia, Elisabet Raspall, Queralt Camps eta Lucía Martínez-ek osatzen dute. Beraiek sorturiko musika eskaintzeaz gain, Miles Davis edo John Coltrane bezalako erreferentzia klasikoak ere erabili ohi dituzte kontzertuetan. Girls in Band-ek kolorez beteriko musika ziragarria eskainiaz ikusentzuleak unkitzeko gaitasuna du. Aldi berean, talde honen helburu nagusietako bat jazzeko historiako emakumeei behar den bezalako omenaldi moduko bat eskaintzea da.