Image
Image

APIRILEKO KULTUR AGENDA ETA ZINE KARTELERA

2015-04-09 cherryAntzerki Garaiko azken emanaldia, Jazz kontzertuak eta kirol erakustaldiak izango dira

Artzain Eguna igarota, datorren astean abiatuko da atzera Ordiziako kultur programazioa. Hilaren 14an eta 24an Gastronomia zaleentzako ikastaroak izango dira D'elikatuzen Basque Culinary Centerrekin elkarlanean; hilaren 15, 23 eta 28an ipuin kontaketa saioak; hilaren 17an, Antzerki Garaiko azken saioa ('Potologuak'); 18an, Hesietan heziz jardunaldia eta Jazz Kontzertuak (Barrena Big Band eta The Cherry Boppers); 25ean Wu-Shu erakustaldia eta 26an hegaztiak eraztuntzeko saioa Oiangun. Horrez gain, erakusketa, hitzaldi eta tailer bana izango dira Barrenan, eta film emanaldiak Herri Antzokian.

KULTUR AGENDA (PDF)

TALDE ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN

Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan “Ura, haizea, sua, harriak eta orrialdeak” izeneko talde erakusketa aurkeztuko da

Apirilaren 13tik 30era Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan “Ura, haizea, sua, harriak eta orrialdeak” izeneko talde erakusketa izango da ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa ostirala honetan, hilaren 10ean, izango da arratsaldeko 19:00etan.

‘URTAROEN DANTZAN’ IKUSKIZUNA LARUNBATEAN PLAZAN

2015-03-26 ametsbideAmets Bide dantza taldeak eta Oroith abesbatzak antolatu dute elkarlanean

Larunbatean, hilak 28, Amets Bide dantza taldeak eta Oroith abesbatzak lankidetzan sortutako 'Urtaroen dantzan' ikuskizunaren emanaldia izango da Plaza Nagusian, 19:30ean hasita. Ikuskari honetan dantza eta kantua uztartuko dira. 'Udaberrian Martxan' ekimeneko martxoko ekitaldiei amaiera emango die saio honek.

AHOZ AHO 2015. PILI ESKISABEL ATAUNDARRAK IRABAZI DU IPUIN KONTALARIEN III. LEHIAKETA

2015-03-23 ahozahoImanol Arabaolaza tolosarra izan da bigarren, eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarra hirugarren

Pili Eskisabel kontalari ataundarrak irabazi du Ahoz Aho jaialdiaren barruan antolatutako 'Kontatu Gurekin' Ipuin Kontalarien III. Lehiaketa. Hiru finalistek apaimen berezia merezi dutela diote antolatzaileek, baina bai epamahai ofizialak zein joan den ostiralean Barrenara bildutakoek, Kalabaza klasikoa Eskisabeli ematea ebatzi zuten. Imanol Arabaolaza geratu zen bigarren postuan eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarra hirugarren. Ohi bezala, Gala Nagusiarekin bukatu da Ahoz aho jaialdia.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image