Image
Image

EKOZIMENALDIA HILAREN 24TIK 26RA

2015-03-17 ekozinemaldiaSaio guztiak doan izango dira, eta film nabarmenena 'Trashed' izango da

Euskal Herriko beste hamabost herri eta hirirekin batera, martxoaren 24tik 26ra IX. Ekozimenaldia zikloa egingo da Ordizian lehen aldiz. Ekologistak Martxan taldeak antolatzen du, ingurumenarekin eta horren defentsarekin interesaturik dauden tokian tokiko beste hainbat gizarte-mugimendurekin batera; Ordiziari dagokionez, Landarlan-ekin eta Ordiziako Udalarekin eta Goierriko Baratzaren lankidetzarekin. Aurtengo aukeratutako gaua frackinga edo haustura hidraulikoa izango da. Edizio honetako filmarik nabarmenena 'Trashed' izango da (hilak 25, Herri Antzokia, 20:30), eta saio guztiak dohainik dira.

SAN JOSE KONTZERTUA EGINGO DU IGANDEAN BETI-ARGI BANDAK

2015-03-12 betiargiPlaza Nagusian izango da emanaldia, 13:00ean hasita

Beti-Argi musika bandak San Jose egunaren bueltako ohiko kontzertua egingo du igandean, hilak 15, Plaza Nagusian, 13:00ean hasita. Josune Aierbe zuzendariaren gidaritzapean, honako piezak joko dituzte: J. Texidorren 'Carrascosa' (pasodoblea), F. Chuecaren 'El Bateo' (Gran fantasía), D. Stratforden 'A Salzburg Impression', J. Wassonek moldatutako 'Pirates of the Caribbean', 'Eusko Gudariak' eta A. Tormok moldatutako Duo Dinamicoren abestiak. Emanaldia hau Udaberrian Martxan programaren barruan dago.

IPUINAK, NARRAZIOAK, AHOTSA PROTAGONISTAK AHOZ AHO JAIALDIAN.

Hiromi Yoshida (Japonia), Axen Eskalada (Euskadi) eta Olga Zhecheva (Bulgaria) larunbata honetan Barrena Kultur Etxean (17:00 h.). Segidan, 19:30etan “Nai Malabarista” ikuskizuna Plaza Nagusian.

Pasa den larunbatean hasi zen Ahoz Aho Jaialdia, Narrazio lehiaketarekin eta bertan parte hartutako 5 artistek zaila jarri zuten epaimahaiaren erabakia. Launbata honetan berriz bueltatzen da Ahoz Aho Jaialdia Barrenara. Kultura desberdinak, mundu ikuskera desberdinak, jarri nahi dira aurrez aurre, mendean hartu nahi gaituen kultur globalizazioari ihes eginez. Elkar ezagutzea da helburua, harremanak ezartzea eta areagotzen ari den mestizaje aberasgarria onartzea, bakoitzak bere izateari eutsiz. Hainbat estilo eta hainbat forma, gure mundu anitz, mestizo eta kultura askotarikoaren erakusgarri.

Larunbata honetan, hilaren 14an, arratsaldeko 5etan, Barrena Kultur Etxean jaialdiaren ekitaldi nagusienetariko bat ikusteko aukera izango da: Hiromi Yoshida japoniarraren rakugoak Axen Eskalada laguntzarekin eta Olga Zhecheva bulgariarra.

HIRI-HEZITZAILEA, UDALERRIA HEZKUNTZA ERAGILE

2015-03-11 hirihezitzaileOrdizian 2008az geroztik abian den Hiri-hezitzailea ekimenak hainbat proiektu abiatu ditu urteotan

Ordizia Hiri-Hezitzailea proiektua abiatzeko ideia eta aurreneko pausuak Ordiziako Udaleko Euskara, Kultura eta Hezkuntza Departamentuak eman zituen Belen Maiza zinegotziaren ekimenez. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen babespean, lehen lan ildoak zehaztu ziren, eta jendaurreko aurkezpena egin zen 2008ko urtarrilean. Hiri-Hezitzailearen eredu teorikoaz aritu ondoren (Udalerrian ikasi, Udalerriarengandik ikasi eta Udalerria ezagutu), 2009an Ordiziaren diagnostikoa egin zen hainbat eragilerekin, gaur egunera iristeko lehen oinarriak finkatuz. Egindako lan horren erakusgarri Hiri-Hezitzailea proiektua laburbiltzen duen ikusentzunezkoa eta esku-orria aurkeztu dira.

HIRI-HEZITZAILEA. ESKU-ORRIA (PDF)

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image