MASKARADA TALDEAK “ARKIMEDESEN PRINTZIPIOA” ANTZEZLANA ESKAINIKO DU
Saioa ostirala honetan izango da, 22:15ean.
Ostiral honetan, hilaren 6an, Ordiziako Herri Antzokian "Antzerki garaia" programaren hirugarren saioa izango dugu ikusgai, eta oraingo honetan Maskarada taldeak aurkeztuko duen "Arkimedesen printzipioa” lanarekin. "Antzerti garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.
"Arkimedesen printzipioak" kloro usain sarkorreko udal igerilekuetara garamatza, gizarte ezin aseptiko baten metafora marraztuz, kezka sortzen duten bi gai jorratzeko: adin txikikoekiko sexu erasoak eta sare sozialen eragina.