Image
Image

MARIA CUETO ARTISTAK IRABAZI DU GOIART 2014-ORDIZIA SARIA LEHIAKETA

Udane Juaristik, Iker Vallek eta Maider Urretabizkaiak jaso dituzte beste sariak.

Eukene Martinez de Lagos Gasteizko EHUn Arte Historia irakaslea eta Juanjo Usabiaga Gasteizko EHUn Arte Historia irakaslea osaturik, ARTE PLASTIKOEN VII. “GOIART 2014 – ORDIZIA SARIA” LEHIAKETAren epaimahaiaelkartu da eta honako sari hauek ematea erabaki dute:

 

EGUBERRIETAKO PROGRAMAZIOA

2014-12 18 olentzeroUdalaren, eta kultur eta kirol elkarteen artean antolatutako ekitaldien egitaraua

Dagoeneko Eguberrietako programazioaren barruko zenbait ekintza burutu badira ere, datozen hamabost-hogei egunak ekitaldiz beteta datoz Ordizian. Aldaketa aipagarriena Eguberrietako feria Urte Zahar egunean izango dela da. Adin guztietako herritarrei begirako ekitaldiak antolatu dira, eta haurrek bereziki eskaintza zabala izango dute. Jarraian duzue programazioa.

Abenduko zine kartelera

ANTZERKI GARAIA ZIKLOAREN 21. EDIZIOA AURKEZTU DA

2014-12 18 antzerkikartelZortzi antzezlan izango dira urtarrilaren 9tik apirilaren 17ra Ordizian eta Beasainen, horietatik sei euskaraz

Aurten, berritasun modura, sei opera eta ballet emanaldi ikusteko aukera ere egongo da bi herrietako zinemetan

Glu-Glu produkzioak taldearen 'De cuerpo presente" komediarekin abiatuko da urtarrilaren 9an Beasainen 2015eko Antzerki Garaia zikloa. eta Ordizian jarraituko du hurrengo astean, urtarrilaren 16an, Kataluniako Titzina Teatre aurkeztutako "Distancia siete minutos" lanarekin. Urtarriletik apirilera, zortzi antzezlanekin gozatzeko aukera izango da Ordiziako Herri Antzokian eta Beasaingo Usurbe Antzokian ¬–launa emanaldi herri bakoitzean-, eta horietatik 6 euskaraz izango dira. Saio bakoitzeko sarrerak 10 euro balio du, eta saio guztietarako bonoak 60 euro. Aurten, berritasun modura, eta Antzerki Garaiaren barruan, Londresko Royal Opera Housen egingo diren sei opera eta ballet emanaldi ikusi ahal izango dira bi herrietan. Ordizian antena berezi bat jarriko da horretarako.

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS PAILAZOEN BI SAIO HILAREN 27AN

2014-12-17 pailazoakLehen saioa 16:00etan da, eta bigarrena 18:30ean. Sarrerak gaur jarriko dira salgai, 7 euroan

Azken urteetan bezalaxe, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Txo, MikMak txikia' ikuskizun berria plazaratuko dute hilaren 27an Majori kiroldegian, bi saiotan: 16:00etan eta 18:30ean. Goierriko hiru ikastolek (Ordiziako Jakintza, Beasaingo Andramendi eta Lazkaoko San Benito) antolatu dute emanaldia, eta bildutako dirua Urruñako ikastolarentzat eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioarentzat izango da. Sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai Jakintzaren Villa Eugenian eraikinean eta Majorin (gaur eta bihar, 17:00etatik 19:00etara eros daitezke), zazpi euroan. Ostiraletik aurrera Majorin egongo dira salgai, sarrerak agortu bitarte. Lazkaon, Beasainen, Seguran, Zaldibian, Itsasondon eta Idiazabalen ere salgai daude sarrerak.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image