Image
Image

2015eko AHOZ AHO LEHEN SAIOA LARUNBATA HONETAN BARRENAN

Barrenan III. IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA + Shakti Olaizolaren ikuskizuna

Hemen da AHOZ-AHO 2015, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia. Lehiaketa larunbata honetan, martxoaren 7a izango da, arratsaldeko 19:00etan, BARRENA KULTUR ETXEAN

Lehiaketarekin batera aurten beste ikuskizun bereziaz disfrutatzeko  aukera izango dugu: Shakti Olaizola kontorsionista eta bere ikuskizuna “Irakurtzen”.

"ERDIBANA" ANTZEZLANA OSTIRALEAN HERRI ANTZOKIAN

Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza aktoreak komedia beltzaren ren protagonistak

Txalo Produkzioak Herri Antzokira “Erdibana” lana ekarriko du ostirala honetan, gaueko 10:15ean.  Antzezlan umoretsua taularatuko du  Konpainiak Herri Antzokian. Jordi Sánchezek eta Pep Antón Gómezek idatzitako "Erdibana" komedia eramango dute taularen gainean aski ezagunak diren Jose Ramon Soroizek eta Iker Galartzak, biak ala biak, barrea transmititzeko gaitasun handia daukaten aktoreak. Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendutako lana, itxuraz oso bereziak diren baina ikus-entzuleek oso gertuko eta identifikatzeko erraz sentituko dituzten pertsonaiak erakusten dituen komedia lehergarria da.

MARTXOKO KULTUR AGENDA

2015-03-02 agendaAhoz aho jaialdiko, Martxoaren 8ari begirako eta 'Udaberrian Martxan' ekimenaren barruko ekintzak nabarmentzen dira

Martxoko kultur agenda bete-betea dator. Batetik, Ahoz Aho jaialdiaren barruko emanaldiak (hilaren 7tik 20ra) daude. Bigarrenik, Emakumeen Nazioarteko Egunari lotutako ekintza sorta (hilaren 4tik 27ra), eta hirugarrenik, 'Udaberrian Martxan' ekimen zabalaren baitan bildutako ekitaldiak. Zuhaizti zentro sozialak ere programa berezia landu du urteurrena ospatze aldera.

MARTXOKO KULTUR AGENDA (PDF)

MARTXOKO ZINE KARTELDEGIA

2015-02 26 zineaHiru Oscar jaso dituen 'Whiplash' filma emango dute asteburuan, eta haurrentzako filma euskaraz izango da, 'Hiruko'

Anitza eta oparoa dator martxoko zine kartelera. Bihartik astelehenera, hiru Oscar (Taldeko aktore onena, Muntaia onena eta Soinu onena) jaso dituen Whiplash filma proiektatuko du Herri Antzokiak, eta igandean Hiruko haurrentzat, euskaraz. Martxoaren 13ko asteburuan Cincuenta sombras de Grey film entzutetsuaren txanda izango da, eta 20ekoan La mujer de negro: el ángel de la muerte. Zine alternatiboko saioak ere ez dira ohikoak izango: martxoaren 4an euskal film laburrak emango dira (Laburbira), 18an, Pink Saris, Emakumeen Egunaren harira, eta 25ean, Trashed, Ekozinema ekimenaren barruan. Martxoaren 28an, berriz, Bingen euskarazko filma ikusteko aukera izango da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image