Image
Image

TITZINA TEATRE TALDEAK ZABALDUKO DU ANTZERKI GARAIA PROGRAMAZIOA HERRI ANTZOKIAN

Ostiralean DISTANCIA SIETE MINUTOS lan arrakastatsua aurkeztuko du

Titzina teatre Katalunyako konpainiak zabalduko du Ordizian “Antzerki garaia” programazioaren hoigeitabatgarren edizioa, “Distancia siete minutos” ikuskizunarekin, ostirala honetan, hilaren 16an, gaueko 22:15ean. “Antzerki garaia" egitaraua Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailek bultzatu eta antolatu dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzerti sarearen lankidetzekin.

EMUSIK 2016 EUROPAKO KULTUR HIRIBURUTZAKO PROIEKTUAN PARTE HARTUKO DU ORDIZIAK

2015-01-13 emusik2016Donostiako eta Ordiziako musika eskolek lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur

Ordizia Donostiako 2016 Europako Kultur Hiriburu egitasmoaren barruan egingo den Emusik 2016 jaialdirako egoitza ofizial izango da. Gaur sinatu dute Ordizia-Goierriko Musika Eskolak eta Donostiako Musika Eskolak lankidetzan aritzeko hitzarmena. 2016ko maiatzaren 6tik 8ra ia 500 kontzertu izango dira, eta Europako 26 herrialdetako 10.000 musikari baino gehiago elkartuko dira. Horietatik 150 Ordizian izango dira egun horietan. Adierazi dutenez, Europaren Musika Kultura balioan jarriko duen prozesu bat izango da, eta balio kulturala, integrazio soziala eta hiri partaidetza landuko ditu. Gaurko ekitaldian Ordiziako Musika Eskolako ikasle Paula eta Aitana Etxeberria ahizpa bikiek (Twin Melody) Emusik 2016 jaialdirako aukeratutako 'Musikatu Bizitza' abestia kantatu dute.

URTARRILEKO ZINE KARTELERA

2015-01-09 zineaHilabeteko etena eta gero, datorren asteazkenean hasiko dira berriz zine alternatiboko filmak

Eguberrietako jai egunetako film eskaintzaren ondoren, zine programazio betea dakar urtarrilean Ordiziako Herri Antzokiak. Asteburu honetan, esaterako, 'El Hobbit: la batalla de los cinco ejércitos' filma proiektatuko du, eta haurrentzako igandeko filma euskaraz izango da, 'Yugo eta Lala'. Zine alternatiboko saioak, berriz, datorren asteazkenean jarriko dira atzera martxan, 2013ko Berlingo Zinemaldian film onenaren Urrezko Hartza jaso zuen 'Madre e hijo' lanarekin.

URTARRILEKO KULTUR AGENDA

2015-01-08 titzina.jpgAntzerki Garaia zikloaren Ordiziako lehen antzezlana hilaren 16an izango da

Eguberrietako agenda betearen ondoren, urtarrileko agenda ere prest du Ordiziako Udaleko kultura sailak. Antzerki Garaia zikloa bihar ostirala hasiko da Beasainen, eta Ordiziako lehen emanaldia hilaren 16an izango da, bihar zortzi. Ziklo osorako bonoak salgai daude 60 euroan. Horrez gain, 'Bularretik Mintzora' irakurketa kluba ere martxan jarriko da hilaren 24an. Azkenik, 28an eta 29an ipuin kontaketak izango dira ingelesez Barrenan, Hizkuntz Eskolak antolatuta.

URTARRILEKO KULTUR AGENDA (PDF)

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image