ABENDUKO ZINE KARTELERA
'Hannah Arendt' filmak irekiko du abenduko kartelera, Euskararen Astearen barruan
Abenduaren 13an 'Uda minean negua' dokumentala proiektatuko da, memoria historikoa berreskuratzeko lan taldeak egindako ikusentzunezkoa
Dagoen film aniztasunaz nabarmentzen da abenduko zine kartelera. Euskararen Astearen barruan, 'Hannah Arendt' filmak emango die irekiera abenduko saioei. Abenduaren 13an, memoria historikoa berreskuratzeko lan taldeak ekoitzitako 'Uda minean negua' dokumentala proiektatuko da. Bi film hauek ikusteko sarrera doan da. Eguberrietako filmen artean, abenduaren 26an, Placido Domingo eta Ana Mari Martinezen 'Amor. Vida de mi vida' zartzuela errezitaldia emango du Herri Antzokiak. Eta urtarrilaren 5eko goizean, 'Niko 2' filma izango da haurrentzako. Sarrera doan da honetan ere, eta sariak zozkatuko dira. Astebururoko saioak eta zinema alternatiboa ere izango dira.