AZAROKO ZINE KARTELERA
Donostiako Zinemaldian estreinatutako filmak proiektatuko dira asteburuetan, tartean 'Loreak' euskarazko zinta
Asteazkenetako zine alternatiboa'Emakumeak egile eta protagonista' zikloak hartuko du
Ordiziako Herri Antzokiak kaleratu du dagoeneko azaroko zine kartelera. Asteburuko emanaldietan Donostiako 62. Zinemaldian estreinatutako filmak proiektatuko dira: 'Magical Girl' (Film onenari Urrezko Maskorra eta Zuzendari onenari Zilarrezko Maskorra) eta Jose Mari Goenaga ordiziarrak eta Jon Garañok zuzendutako 'Loreak' filma (Goenaga azaroaren 9an, 19:30eko saioan, Ordizian izango da filma aurkezten), besteak beste. Asteazkenetako zine alternatiboa 'Emakumeak egile eta protagonista' zikloak hartuko du, azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Azaroaren 28an, berriz, 'Moulin Rouge' balleta ikusteko aukera izango da. Urriko kartelera Londresko Royal Opera Housen 'Tosca' operak itxiko du, ostiral honetan, hilak 31.