Image
Image

SANTA ANA JAIAK 2014. UMEEN ASTEBURUA IRUDITAN

2014-07-21 danborradaLarunbateko eta igandeko irudiak ikusgai daude udalaren argazki bilduman

Dagoeneko ikusgai daude Ordiziako Udalaren flicker kontuan  umeen asteburuko argazkiak. Larunbateko txirrindulari proba, txupinazoa, kuadrilla txikien irteera, sokamuturra, zezen suzkoa, txikien aurreskua, haur danborrada... Ostegun eguerdian lehertuko da berriz Santa Ana jaietako txupinazoa.

LARUNBATEKO ARGAZKIAK

IGANDEKO ARGAZKIAK

HAUR DANBORRADAK 50 URTE. ERAKUSKETA D’ELIKATUZEN

2014-07-18 danborradaIrailera arte egongo da ikusgai belaunaldi ezberdinetako argazkiekin osatutako bilduma

Helduen danborradak iaz mendeurrena ospatu bazuen, aurten, 50 urte beteko ditu haurren danborradak. 1964an umeentzako ekitaldi guztiak egun bakar batean bildu zituen katekesi taldeak, eta egitarau horren osagarri, haurren danborrada ospatu zen lehen aldiz. Mende erdiko ibilbide hori erakusketa batekin islatu nahi izan dute. Argazki bilduma D'elikatuzeko aretoan egongo da ikusgai irailera bitarte.

SANTA ANA JAIAK 2014. ERRESPETUAN, ANIZTASUNEAN ETA BERDINTASUNEAN OINARRITUTAKO FESTAK

2014-07-16 aurkezpenaSan Bartolomen barraka berriak jarriko dira eta jan-edanerako aukera ere izango da Estanda Ordizia taldearen karpan

Sexu eraso, eta eraso homofobo eta xenofoboen aurrean laguntza emango dute txozna gunean

Ate joka daude 2014ko Santa Ana jaiak. Ostiraleko kantineren aurkezpen eta Boxeo Jaialdiaren ondotik, Umeen asteburua ospatuko da larunbatean eta igandean. Santa Ana jaiak, bete-betean, hilaren 24tik 27ra bitartean ospatuko dira. Ordiziako Udalak festetako ohiturak mantentzeko ahalegina egin du aurten ere, eta herriko elkarte, txozna batzorde eta beste hainbat eragilerekin batera, festa herrikoi, parte hartzaile, parekide eta euskaldunen aldeko apustua egin du. 2014ko Santa Ana jaiak errespetuan, aniztasunean eta berdintasunean oinarritutako festak izatea desio du Ordiziako Udalak.

SANTA ANA JAIETAKO PROGRAMA PDF FORMATOAN

2014-07-11 egitarauaDatorren astearte eta asteazkenean zehar banatuko da paperezko edizioa etxeetara

Dagoeneko prest dago 2014ko Santa Ana jaietako programa. Ordiziako etxeetara datorren astearte eta asteazkenean zehar iritsiko da paperezko programa, baina aurrerapen moduan, PDF formatuan deskargatu dezakezue udaleko webgunean. DESKARGATU FESTETAKO PROGRAMA.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image