Image
Image

HUHEZINEMA-KO FILM LABUR IRABAZLEAK ORDIZIAN

2014-04-09 huhezinema Denera 8 film labur proiektatuko dira, ordu eta erdi inguru iraungo duen emanaldian

Datorren ostiralean, hilak 11, Huhezinema 2014ko palmaresaren proiekzio ekitaldia izango da Ordiziako Herri Antzokian, 19:00etan hasita. Bertan, 7.edizio honetako ikasleen nahiz zinemagile profesionalen film laburrez gozatzeko aukera izango da. 'Jo ta jarri' eta 'Das Kind' film irabazleen zuzendariak Ordizian izango dira, eta emanaldiaren ondoren haiekin solasean aritzeko aukera izango da. Denera 8 film labur proiektatuko dira, ordu eta erdi inguru iraungo duen emanaldian.

APIRILEKO ZINE KARTELERA

2014-04-01 otello Zine alternatiboan euskarazko film laburrak ikusteko aukera izango da, eta bi asteburutan 'Ocho apellidos vascos' filma proiektatuko da

Ordiziako Herri Antzokiak kaleratu du dagoeneko apirileko zine agenda. Zine alternatiboaren zikloaren barruko 'Approved for adoption' (frantsesez, azpitituluak euskaraz) irekiko ditu bihar apirileko zine emankizunak. Horrez gain, bi egunetan, apirilaren 9an eta 11n, euskarazko film laburrak egongo dira ikusgai, Laburbira eta Huhezinema. Bestalde, datozen bi asteburutan 'Ocho apellidos vascos' filma proiektatuko dute, eta tartean, apirilaren 5ean, 'Otello'. Azken film honetako zuzendaria, Hammudi Al-Rahmoun Font, bertan izango da zinta aurkezten.

MC ONAK ETA BETAGARRI TALDEEN KONTZERTUAK LARUNBATEAN

2014-03-27 betagarri Aurrez, 19:00etatik aurrera, 11 taldek kontzertuak egingo dituzte herriko lau gunetan

'Udaberrian Martxan'-en programazioari segida emanez, eta txirrindulari ohiekin antzokian dagoen mahai-inguruaren ondoren, larunbatean musikak hartuko ditu Ordiziako kaleak. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, 11 taldek kontzertuak egingo dituzte herriko lau gunetan, eta gauean, 23:00etatik aurrera, Mc Onak eta Betagarri taldeen kontzertua izango da frontoi txikian. Sarrera doan da.

ALBERTO SAN JUAN AKTOREAK AMAIERA EMANGO DIO ANTZERKI GARAIA PROGRAMARI ORDIZIAN

 MG 2393 copiaweb "Autorretrato de un joven capitalista español" antzerki lana aurkeztuko du ostirala honetan Ordiziako Herri Antzokian, 22:15etan.

Ostiral honetan, hilaren 28an, amaiera emango zaio Ordizian, Beasain eta Ordizia Udaleko Kultura Sailek antolatutako "Antzerki Garaia" egitarauari. Antzerki egitarau hau Euskadiko Antzoki Sarearen barnean kokatzen da eta Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailek laguntzen dute.

Aurtengo programazioari agurra emateko Ordizian, Alberto San Juan aktoreak "Autorretrato de un joven capitalista español" bakarrizketa taularatuko du.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image