ARGI BERRIKO MUS TXAPELKETA JOKATUKO DA LARUNBATEAN
Kanporaketak 16:30ean hasiko dira, eta bikoteko 40 euro ordaindu behar da
Datorren larunbatean, hilak 15, Argi Berri elkarteko 37. Mus Txapelketa Azkarra jokatuko da. Muslari bikote ugari biltzen duen txapelketa da (iaz 102 izan ziren), goierritarrak gehienak, baina Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat herritatik ere inguratzen da jendea. Kanporaketak 16:30ean hasiko dira, eta bikoteko 40 euro ordaindu behar da. Jokoa lau erregetara izango da, sei hamarrekoko hiru ustelera. Iazko txapeldunak Xabier Mendizabal arriarandarra eta Peio Olano zaldibiarra izan ziren, Antonio Carrion eta Montxo Biturro donostiarrei 3-1 irabazita.