Image
Image

MARTXOKO ZINE KARTELERA

2014-02-25 asieretabiok Zine alternatiboan emakumeen inguruko gaiak proiektatuko dira. Asteburu honetan, 'Asier eta Biok' filma egongo da ikusgai

Ordiziako Herri Antzokiak kaleratu du dagoeneko martxoko zine agenda. Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, asteazkenetako zine alternatiboari lau filmeek emakumea izango ardatz. Bestalde, asteburu honetan 'Asier eta Biok' filma egongo da ikusgai, Aitor eta Amaia Merino anaia-arreba iruindarrek zuzendutako lana. Asier Aranguren ETAko kide ohiaren (gaur ere preso dago berriz) eta Aitor Merino zuzendariaren arteko laguntasun harremana kontatzen du.

AHOZ-AHO 2014 PROGRAMAZIOAREN BARRUAN II. IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA

Cartel lehiaketa  musikawebOstirala honetan, 22:00etan,  proposamen bikoitza Barrenan: Narrazio Lehiaketa eta Iban Nikolai musikaria

(...sar dadila Kalabazan!)

Oharra: Ahoz Aho 2014 programazioa martxoaren 15etik 21era garatuko da Ordizian; programazio horren barruan II. Ipuinen Ahozko Narrazio lehiaketa antolatu da eta sailkapena ostirala honetan ospatuko da. Horren berri segidan ematen dizuegu.

Hemen da AHOZ-AHO 2014, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia.

LARUNBATA HONETAN KALDEREROAK

Kaldereroak 64Larunbaterako programa zabala antolatu da.

ORDIZIAKO KALDEREROAK    Otsailak 22, larunbata

12:00 . Kalderero txikien Desfilea. Parte-hartzaileak: Jakintza Ikastola, Urdaneta Eskola, Ordiziako Musika Eskolako banda txikia eta txikien dantza-taldeak.

13:00. Herrigunean kaldereroen paseoa, Umore Ona Abesbatzarekin, Laguntasuna Errondailarekin, Antxon Imazekin eta Jose Ignacio Iturriotzekin.

18:00. Nikolas Lekuona Plazan txokolatada txikienentzako.

KIMETZ 20. KONTAKETA LEHIAKETA

2013.ko irabazleak eta agintariakIreki dute kontaketa lehiaketan parte hartzeko epea

Kimetz elkarteak, urtero egiten duen moduan, kontaketa lehiaketa antolatu du eta lanen aurkezpen epea zabaldu du dagoeneko. 18 urte baino gehiago dituen eta parte hartu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago lehiaketa. Idazten diren istorioen gaia erabat librea da eta 5-10 orri bitarteko luzapena izatea beharrezkoa. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz zein gazteleraz aurkeztu daitezke lanak.

Lan amaituak bidaltzeko epea apirilaren 14ra arte egongo da irekita. Ondoren, ekainean, literatur munduko adituek osatutako epaimahaiak irabazleak nortzuk diren emango du ezagutzera.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image