Image
Image

BEC-EKO BERTSOLARI FINALISTEKIN SAIOA HILAREN 30EAN MAJORIN

2013-12-30 Finalistak OrdizianSarrerak salgai daude dagoeneko; aurrez 10 euro balio dute eta egunean bertan 12

Azken urteetako ohitura jarraituz, Goierriko Bertso Eskolak eta Argi Berri elkarteak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa finalistekin saioa antolatu dute aurten ere. Hilaren 30ean izango da, astelehena, 18:00etan, Majori kiroldegian.

NIKOLAS LEKUONAREN INGURUKO HITZALDIA OSTEGUNEAN BARRENAN

Nikolas Lekuona 02Asier Mendizabal, artista ordiziarra, Lekuonaren inguruan arituko da Barrenan , arratsaldeko 19:00etan.

Nikolas Lekuonaren jaio zenetik mendeurrena ospatzeko ekintzen barruan, bere figura oroitzeko datorren ostegunean,, hilaren 19an (bere jaiotze data), Asier Mendizabal, artista ordiziarra ere, "Ehun urtetik lau: zergatik den hain garrantzitsua Nikolas Lekuonaren lana" izenburuko hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, arratsaldeko 7etan.

NIKOLAS LEKUONA JAIO ZENEKO MENDEURRENA (1913-2013)

NIKOLAS LEKUONA 03Artistaren jaio zeneko mendeurrena ospatzeko erakusketa berezia eta hitzaldia antolatu dira.

Abenduaren 13an, arratsaldeko 19:00etan Barrena Kultur Etxean: "Nicolas Lekuona: abangoardista baten egungo irakurketa.1913-2013" erakusketa zabalduko da.


Abenduaren 19an, arratsaldeko 7etan, Barrenan: "Ehun urtetik lau: zergatik den hain garrantzitsua Nikolas Lekuonaren lana"hitzaldia. Hizlaria: Asier Mendizabal.

OSTEGUNEAN HERRI ANTZOKIAN PLAKA JARTZE EKITALDIA ETA SOLASALDIA

281 8142webDocomomo Arkitektoen Nazioarteko Fundazioak eta COAVNek (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak) Ordiziako Herri Antzokia eraikina nabarmendu dute XX mendeko arkitektura garaikidearen eraikin "paradigmatiko" bezala.

Ostegun honetan, arratsaldeko 7etan plaka bat ipiniko da bertan eta ondoren, Adur Ezenarrok Herri Antzokiari eta bere egile Domingo Unanue arkitekto ordiziarrari buruzko hitzaldi bat eskainiko du.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image