ORDIZIAKO UDAL ORDEZKARIAK BENEDITARREN ARTXIBOAN
Juan Jose Agirre anaia beneditar eta artxiboaren arduradunak egin zituen gidari lanak
Ordiziako udal ordezkariek Lazkaoko Beneditarren artxiboa bertatik bertara ezagutzeko aukera izango zuten joan den larunbatean, hilak 18. Juan Jose Agirre anaia beneditar eta artxiboaren arduraduna, eta haren laguntzaile Miren Barandiaran gidari zituztela, artxiboaren antolaketa eta bildutako hainbat agiri ikusi zituzten udal ordezkariek, giro jatorrean egin zen bisitaldian.