Image
Image

GOIERRIKO II. JAZZALDIA ARAMAN ETA ORDIZIAN

2014-07-03 jazzaOstiralean hasiko da aurten jazzaldia D'elikatuzen, eta larunbatean emanaldi bana izango dira Araman eta Ordizian

Bihar eta larunbataren artean (uztailak 4 eta 5) gauzatuko da aurten Goierriko II. Jazzaldia. Iazko edizioa larunbateko saioetara mugatu bazen, formatu txikiko emanaldi batekin hasiko da aurtengo jaialdia, Javier Lopez Jasok bihar D'elikatuz gunean eskainiko duen kontzertuarekin. Larunbat arratsaldean, Victor de Diego Hirukotea eta Miguel Salvadorrek joko dute Aramako parkean, eta gauean, Lliber Fortuny saxo-jotzailea ariko da Barrenako parkean.

ALTAMIRAKO JAIAK OSTIRALETIK LARUNBATERA

2014-07-02 altamiraAdin guztietako auzotarrentzako ekintzak antolatu dituzte, eta musikak toki nabarmena du egitarauan

Datorren ostiraletik igandera bitartean, hilaren 4tik 6ra, ospatuko dira Altamira auzoko jaiak. Ostiral arratsaldeko txupinazoarekin abiatuko dira, eta Sardinaren Hiletarekin amaitu, igande gauean. Hiru eguneko egitarau betea prestatu dute auzotarrek, adin guztietako jendeari begirakoak. Txapelketa eta lehiaketez gain, estilo ezberdinetako musika entzuteko aukera izango da.

SAN PEDRO BEZPERAKO ERROMERIA LARUNBATEAN, PLAZA NAGUSIAN

2014-06-26 dantzaPatata tortilla lehiaketa, dantza emanaldia eta erromeria izango dira

Larunbatean, hilak 28, San Pedro bezperako erromeria ospatuko da Ordiziako Plaza Nagusian. Garagartza plaza izan ohi da ohiko bilgunea, baina euria egin dezakeenez, plazan izango da aurten festa. Aurtengo erromeria Amets Bide Dantza Taldeak antolatu du, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, eta herritarrak animatu nahi ditu dantzan aritzera.

"NIKOLAS LEKUONA" III. ESTATU MAILAKO ARGAZKI LEHIAKETAREN ERAKUSKETA

Portada webEkainaren 2tik 20ra. Inaugurazioa: Ostirala, maiatzaren 30a, 19:00h.

Ekainaren 2tik 20ra Barrena Kultur Etxeko Erakusketa aretoan "Nikolas Lekuona III. estatu mailako argazki lehiaketan aukeratutako lanak izango dira ikusgai. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan eta jaiegunetan itxita). Inaugurazioa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

Argitaratutako katalogoan Elkarteko lehendakariak, Aitzol Arruabarrenak, horrela aurkeztu du erakusketa:
"Aurten hirugarrenez, ORTZADAR Ordizia Argazki elkarteak, "Nikolas Lekuona" Argazki lehiaketa nazionala prestatu du. Hirugarrengo edizio honetan, bai Euskal Herri zein estatutik hainbat eta hainbat obra jaso ditugu. Denera 55 argazkilarien 193 obra jaso ditugu,. Hau dela eta, guk egiten dugun balantzea erabat baikorra da. Oso pozik gaude, honek gure lehiaketa honen kalitate zein erakargarritasuna baieztatuaz. Hirugarren urte hau, esan dezakegu, lehiaketaren fintzearen urtea dela, eta aurrera begira erronka berriak bilatzera eramango gaituela.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image