Image
Image

ASTELEHENEAN EGINGO DA MUSIKA TALDEENTZAKO ENTSEGU LOKALEN AURKEZPENA

2013-10-16 Lokaletako bilerako argazkiaAsteazkenean egin zen lokalen antolamendurako lehen bilera udalaren eta Trobadore Alaien artean

Datorren astelehenean, urriak 14, egingo da Ordiziako Udalak musika taldeentzako Majorin egokitu dituen entsegu lokalen aurkezpena, 19:00etan. Ordiziarrock musika jaialdiaren barruan txertatutako ekitaldia izango da, eta hala nahi duten herritarrak ingura daitezke bertara. Aurkezpenaren ondoren, lau bost abesti joko dituzte taldeek eta lunch-a ere izango da.

RICARDO REMIROK IRABAZI DU “ORDIZIA TXAPELDUN” XXVI. GAZTA LEHIAKETA

2013-10-16 Txapeldunen txapeldunaAsteazken honetan, asteroko azokarekin batera, Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXVI. ekitaldia ospatu da Udaletxeko arkupetan.

Remiroren gaztak 8,5eko puntuazioa gainditu duenez Urrezko Gazta ere eraman du etxera.

 

FERMIN GOROSABELEN ERAKUSKETA BARRENA KULTUR ETXEAN

Long Zegama BNWEB"Nire Goierri zatitua" erakusketa. Urriaren 11tik 30era. Inaugurazioa: Urriaren 11a, ostirala 19:00 h.

Urriaren 11tik 30era Barrena Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan Fermin Gorosabel (Donostia, 1956) artistaren lanak izango dira ikusgai "Nire Goierri zatitua" izeneko erakusketan. Erakusketa ohiko ordutegia izango du: Astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 6etatik 8etara (Igandetan itxita). Inaugurazioa ostiral honetan egingo da, arratsaldeko 19:00etan.

“ORDIZIA TXAPELDUN” XXVI GAZTA LEHIAKETA

2013-09-11 Euskal jaiak txapelduna RemiroAsteazken honetan, asteroko azokarekin batera, Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren XXVI. ekitaldia ospatuko da Udaletxeko arkupetan.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image